Ireki menu nagusia

Margarita María museoa Berrizen kokaturiko museoa da. Margarita María López de Maturanaren bizitza eta lan harrigarriaren berri emango du museoak: XIX. mendearen amaieran komentura iritsi, eta barrutegia kendu, eta Berrizko Mesedeetako Misiolarien Institutua sortu zuen bertan. Edukiari dagokionez, Berriztik abiatu, eta planetako txokorik urrunenetara eramango gaitu erakusketak. 500 urte inguruko bidaia bat eginez, artelanak, dokumentuak, argazkiak, filmak, pantaila interaktiboak etab. erakutsiz.

HistoriaAldatu

XX. mendeko hirurogeiko hamarkadatik, Margarita Maríaren omenezko museoa zegoen Gurutze Santuaren komentuan. Sortzailearen biografian eta misioetako institutuak haren bizitzan garatutako jardueretan oinarritutako museoa zen. Batez ere, Margarita Maríarekin eta bere lanarekin lotutako gauzak eta agiriak zeuden bertan. Museo hartan, ordea, ez zegoen funtsezko zerbait: Berrizko Mesedetako Misiolarien osteko bilakaera eta, batik bat, Margarita Maríaren legatuaren gaur egungo egoera, gaur egun inoiz baino unibertsalagoa eta erlijio artekoagoa da-eta.

Ikuspegi berri hori kontuan hartuta, museoa oso-osorik berritzea proposatu zen.

Dena dela, Berrizko Mesedetako Misiolariek azken urteotan garatutako jarduera ere badago erakusgai: euren hastapenetatik, emakumeen hezkuntzan oinarrituta –nahiz eta hainbat eta hainbat arlotan lan egin–, gaur egunera arte, gizakien eta ingurumenaren aldeko ekimenak sustatuta. Horrez gain, munduko gaur egungo errealitate ekonomiko eta sozialaren berri ere eman nahi du museoak, baina ez mundu makroekonomikoarena, enpresa handiena eta estatuena, laguntza behar duen jendearen munduaren berri baizik. Alde horretatik, batez ere gazteenentzako bultzagarria izan nahi du museoak, partaidetzazkoagoa den kontzientzia sozial solidarioagoa sortzen lagundu ahal izateko.

Aretoak eta edukiaAldatu

  1. aretoa. mesedeetako ordena
  2. aretoa: Komentuaren jatorria
  3. aretoa: komentuko artea
  4. aretoa: Margarita María: bihotzeko misiolaria
  5. aretoa: Margarita María: azalpen biografikoak
  6. aretoa. Margarita María. komentuaren eraldaketa
  7. aretoa: Misioetako mundua

Kanpo loturakAldatu