Margaret Crane

estatubatuar biokimikaria, diseinatzaile grafikoa eta asmatzailea

Margaret M. Crane, ezagunagoa Meg Crane izenez (AEB, 1941) estatubatuar biokimikaria, diseinatzaile grafikoa eta asmatzailea da,[1] eta 1967an sortu zuen lehen haurdunaldi-proba etxean,[2][3] Organon Pharmaceuticals-en (West Orange, New Jersey) lan egiten zuen bitartean.[4] Bera da AEBko 3.579.306 eta 215.7774 zenbakiko patenteen asmatzailea.[5] Kontsumitzaileentzako haurdunaldi probak merkaturatzearen aurkako erresistentzia egon zen hasieran. Etxeko haurdunaldi proba ez zen eskuragarri egon 1977. urtera arte. Aurretik Kanadan 1972an egindako merkatu proba bat egin zen.[4]

Margaret Crane
Bizitza
Jaiotza1941 (82/83 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jarduerak
Jarduerakbiokimikaria, asmatzailea eta diseinatzailea
Margaret Crane-ren patentearen ilustrazioa "Diagnosi Proba Gailua", etxeko haurdunaldiaren lehen proba

Lan ibilbidea

aldatu

1967an, 26 urte zituela, West Orangeko (New Jersey) Organo Pharmaceuticals Organon-ek kontratatu zuen konpainiarentzat kosmetika lerro berri batean lan egiteko. Egun batean, konpainiako laborategian zehar zebilela, entsegu-hodi asko nabaritu zituen. Haiek zer ziren jakin-minez, galdetu zuen, eta bere harridurarako, haurduntze-probak zirela jakin zuen. Bakarkako entsegu hodi bakoitzak erreaktiboak zituen, eta haurdun zegoen emakume baten gernuarekin nahasten zenean haurdunaldi bat adierazteko gai ziren, entsegu hodiaren behealdean eraztun gorri bat erakustean.[6] Horrek inspiratuta, Cranek ikusi zuen hori etxeko haurdunaldiaren proba gisa egiteko aukera. Berak pentsatu zuen nahiko erraza zela emakumeek proba hori etxean eta modu azkarragoan egin ahal izatea. Cranek ez zuen aurrekaririk zientzian, hala ere, haurdunaldi proba egiten ikusi zuen esperientzia etxean bertan eta pribatuan garrantzitsua eta beharrezkoa zela. Hori zela eta, probako lehen modeloa sortu zuen, laborategiko proben antzekoa. Cranek proposatutako modeloa herrialde osoan saldu zen 1977an. Ira Sturtevantek bere ahaleginetan lagundu zion eta Ponzi & Weill izeneko publizitate eta diseinu enpresa bat garatu zuten.[7]

Asmakuntza

aldatu

Cranek bere eskuetan hartu zituen gauzak eta New Yorkeko bere etxera joan zen bere prototipoa lantzen hasteko. Paperezko klip euskarri bat, entsegu tutu bat, ispilu bat eta tanta kontagailu bat konbinatu zituen.[6] Bere asmakizuna elkartu eta Organon enpresari aurkeztu zion, baina ideia hasieran baztertua izan zen. Hala ere, haiek patenteak eskatu zituzten haren izenean 1969an.[8] Cranek bere ideia aurkeztu zuenean, oztopo handi batekin egin zuen topo. Craneren proposamenaren ondorioz, emakumeak proba horiek etxean egiten hasiz gero, laborategiak eta medikuek negozioa galduko zutela.[9] Organon enpresak, azkenean, produktua probatzeko merkatu bat egitea erabaki zuen, eta Margaret Craneren diseinua aukeratu zuten. Organonek New Yorkeko publizitate agentzia bat kontratatu zuen marketina egiteko, eta Ira Sturtevant izan zen kontu burua. Margaret Craneren prototipoaz interesatu zen bereziki. Organonek Kanada aukeratu zuen proba merkaturako, eta Crane eta Sturtevant aukeratu zituzten proiektua zuzentzeko. 40 urte baino gehiagoz bihurtu ziren bazkide, 2008an hil arte. Arrakastaz bikoteak Ponzi eta Weill izeneko marketin konpainia propioa sortu zuen.[7] Publizitate elkarte komertzial horrek rol garrantzitsua jokatu zuen haurdunaldiaren proba sustatzen.

Margaret Craneren motibaziorik handiena etxean haurdunaldiko kita asmatzeko:

“Emakume bakoitzak eskubidea du haurdun dagoen edo ez jakiteko”, esan zuen iragarki goiztiar batek, emakumeek “bakarrik, etxean, pribatuan, minututan” [10]

Craneren asmakizunaren aurretik, emakumeek mediku batengana joan eta gernu-proba egin behar zuten laborategi batean, haurdun ote zeuden jakiteko. Ondorioz, emakumeek asteak itxaron behar zituzten emaitzak lortzeko. 1960ko hamarkadan, Craneren ideia sortu zenean, laborategi batean haurdunaldi proba bat prozesatzen zen, gonadotropina korionikoa (hCG) izeneko hormona baten mailak gernuan kontrolatuz.[10] Emakumeek haurdun daudenean hCG maila altuak jariatzen dituztela jakin zen. Beraz, hCG detektatuz gero, haurdunaldia adierazten du. Gailu medikoetarako Food and Drug Administration (FDA) arauak zirela eta, denbora behar izan zen Estatu Batuetan bere prototipoaren onarpena jasotzeko. Cranek garatutako haurdunaldi probak ez zuen FDAren onespenik jaso 1976ra arte. Handik gutxira, Craneren haurdunaldi proba 1977an iritsi zen merkatura, bere ideia lehen aldiz proposatu eta hamar urtera. “The Predictor” gisa merkaturatu zen.[11] Izena gailuaren patenteetan bazegoen ere, Organonek salmenta libreko hiru farmazia konpainiari baimendu zien produktua, eta Cranek ez zuen inoiz txanpon bat ere jaso diseinatzeko. Bere eskubideei uko egin behar izan zion dolar baten truke, eta ez zuen inoiz dolar hori ikusi. Eskertuta zegoen, ordea, prozesuan bikotekidea ezagutu izanaz. 2012an, New York Times egunkariak Who Made It (Nork egin zuen) izsneko saio labur bat argitaratu zuen, eta Cranek bere prototipoaren aitorpen egokia jaso zuen, emakume askoren haurdunaldia erraztu zuena.[10] Crane egunkaria irakurtzen ari zen goiz batean, haurdunaldi probaren historiari buruzko zutabe bat irakurri zuen. Bere izena ez zegoen artikuluan sartuta, eta bazekien aitorpena jasotzeko egin zuen ekarpenari buruz hitz egin behar zuela. Cranek zalantza izan zuen aurkezteko, artikulua eztabaidatzen ari zelako haurdunaldi probaren bertsio modernoa, Cranek sortu ez zuena.[12] Hala ere, Craneren ideiek bere prototipoarekin haurdunaldi probetan aldaketa eragin zutenez, gaur apaletan dagoenera eboluzionatuz, berak aurrerapauso bat eman zuen eta mezu elektroniko bat bidali zion artikuluaren egileari. 2012tik, Cranek errekonozimendua jaso zuen, asmakizunarengatik.

Legatua

aldatu

The Predictorren prototipo bat eta 1970eko bertsio paketatu bat erosi zuen Smithsonianeko Historia Amerikarraren Museo Nazionalak 2015ean.[10][13]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «La desconocida publicista que inventó el test doméstico de embarazo» BBC News Mundo 2015-10-13 (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
  2. (Gaztelaniaz) pferreras. (2021-09-16). «Margaret Crane, inventora del primer test de embarazo casero» Revista Mercado (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
  3. (Gaztelaniaz) «Margaret Crane: la publicista que inventó el test doméstico de embarazo» El Diario NY 2015-10-13 (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
  4. a b «Could Women Be Trusted With Their Own Pregnancy Tests?» The New York Times July 29, 2016.
  5. «Patent US3579306 Diagnostic test device» Google Patents (USPTO and Google).
  6. a b (Ingelesez) Kennedy, Pagan. (2016-07-29). «Opinion | Could Women Be Trusted With Their Own Pregnancy Tests?» The New York Times ISSN 0362-4331..
  7. a b (Ingelesez) Packaging in the news: Meg Crane's Pregnancy Test | BEACH. .
  8. «Why the Home Pregnancy Test Was Revolutionary» The Atlantic June 17, 2015.
  9. (Ingelesez) Faircloth, Kelly. (July 29, 2016). «The First At-Home Pregnancy Tests Faced a Big Hurdle: Execs and Regulators Didn't Trust Women» Pictorial.
  10. a b c d (Ingelesez) Catlin, Roger. «The Unknown Designer of the First Home Pregnancy Test Is Finally Getting Her Due» Smithsonian.
  11. (Ingelesez) «Antibodies are a girl's best friend» National Museum of American History 2017-10-06.
  12. (Ingelesez) «In Conversation With: Margaret Crane» Women Across Frontiers Magazine 2016-10-12.
  13. «Record Predictor Pregnancy Test | Collections Search Center, Smithsonian Institution» collections.si.edu.

Kanpo estekak

aldatu