Margaret Aka (Guhi, Mendebaldeko Britainia Berria, Papua Ginea Berria, 1976) gineaberriar futbolaria eta futbol entrenatzailea da.[1]

Margaret Aka
Bizitza
JaiotzaMendebaldeko Britainia Berria, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Papua Ginea Berria
Jarduerak
Jarduerakatleta eta futbolaria
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

Bizitza aldatu

Margaret Aka Mendebaldeko Britainia Berriko Guhi herrikoa. Txikitan ez zuen inoiz ere futbolean jokatu, futbola mutilentzako kiroltzat hartzen baizen. Gerora, futbolean aritzen hasi zen eta futbolari profesional eta futbol entrenatzaile bilakatu zen.[1]

Akak aurrelari postuan jokatu zuen. 1996tik 2006ra Telikom FC klubean jokatu zuen, Port Moresbyko Futbol Elkartearen lehiaketako 7 final handi eta kluben arteko 9 txapelketa irabaziz.[2] 2006tik 2008ra Australiako emakumezkoen futbol ligako lehen mailako Gap FC futbol taldean jokatu zuen, Brisbanen. 2011n Papua Ginea Berriko emakumezkoen futbol liga nazionala sortu zenean, sorterrira itzuli zen Bizprints Angels futbol taldean jokatzeko. 2011n ebakuntza egin behar izan ziotenean utzi zion futbolari izateari.

Bere futbolari ibilbidean zehar Papua Ginea Berriko emakumezkoen futbol selekzio nazionalarekin nazioarteko partidak jokatu zituen. 2003ko eta 2007ko Pazifikoko Jokoetan urrezko domina bana irabazi zituen emakumezkoen futbol selekzio nazionalarekin.

2013an hasi zen entrenatzaile boluntario Frederica Saketteren eskariz. 2014an Aka eta Harrison Kamake Ozeaniako Futbol Konfederazioaren entrenatzaile B lizentzia profesionala lortzeko bideari ekin zioten. Biak Ozeaniako Futbol Konfederazioaren akrediatzio lortu zuten herrialdeko lehen entrenatzaileak izan ziren.

Papua Ginea Berriko gizonezkoen futbol talde bat entrenatu duen lehen emakumezkoa da.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) Yafoi, Melisha. (2019-03-11). «Aka takes out Moore Printing sports award» Papua New Guinea Post-Courier (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).
  2. (Ingelesez) OFC. (2014-05-06). Aka appointed U-15 women’s coach. (Noiz kontsultatua: 2021-04-02).

Kanpo estekak aldatu