María Pachón Monge (La Zarza, Calañas, Huelva, 1981a) Espainiako Aireko Armadako emakume militarra da, ezaguna Espainiako Indar Armatuetako lehen emakume transexuala izateagatik.[1]

María Pachón
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Pachón Monge
JaiotzaLa Zarza-Perrunal (en) Itzuli, 1981 (42/43 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraEspainiako Aire Armada

Twitter: mariapacmon Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

1981eko irailean sortu zen Huelvako probintziako La Zarza landa-herrian. Gizon jaio zen, bere genero-nortasunarekin bat ez zetorren gorputzarekin.[2]

2002an emakumerako trantsizioari ekin zion hormona-tratamenduekin hasiz. Ondoren, 2005eko irailaren 15ean, sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten.[2] 2006an Espainiako Armadan izena eman zuen, armadako lehen emakume transexuala bihurtuz.

2015ean Transexualen Espainiako Elkarteak Transexualia saria eman zion bere konpromezu pertsonala sarituz.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «La primera transexual en el Ejército cree que hay que avanzar en igualdad en la sociedad española» Faro de Vigo 2014ko ekainaren 29a (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 22a).
  2. a b (Gaztelaniaz) González, Virginia. (2014ko martxoaren 13a). «La lucha y el tesón por ser María» Andalucía Información (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 22a).
  3. (Gaztelaniaz) «Mar Cambrollé, premiada por Transexualia en la edición 2015» Tercera Información 2015eko uztailaren 7a (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 22a).