María Cristina Burdinbide Konpainia

María Cristina Burdinbide Konpainia Espainiako burdinbide negozioaren gaineko ahalegin goiztiar bat izan zen, 1840ko hamarkadaren hasieran. Manuel Larak sortu zuen Madril-Alacant linea eraikitzeko, eta Daniel Weisweiller izan zuen akziodunen artean. Egitasmoak porrot egin zuen 1844an, eta José Salamanca inbertsore eta negozio gizona geratu zen esleipenarekin. José Salamancak, orduan, Madrildik Aranjuezerainoko tartea egiteko konpainia bat sortu zuen.[1]

Aranjuezeko burdinbide zubia

Erreferentziak aldatu

  1. López-Morell, Miguel A. (2015), 98. or.

Bibliografia aldatu

  • López-Morell, Miguel A.. (2015). Rothschild. Una historia de poder e influencia en España. Madrid: Marcial Pons, Ediciones de Historia, S.A. ISBN 978-84-15963--59-2..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu