María Andresa Casamayor

Matematikaria eta irakaslea

Maria Andresa Casamayor La Coma (Zaragoza, 1720ko azaroaren 30a -ibidem, 1780ko urriaren 23a) espainiar matematikaria, idazlea eta irakaslea izan zen.[1][2]

María Andresa Casamayor

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Juana Rosa Andresa Casamayor de La Coma
JaiotzaZaragoza1720ko azaroaren 30a
Herrialdea Espainia
HeriotzaZaragoza1780ko urriaren 23a (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, idazlea eta maisu/maistra
Izengoitia(k)Casandro Mamés de La Marca y Araioa

Bere obra kontserbatzen den XVIII. mendeko espainiar zientzialari bakarra da.[3][4][5]

Biografia

aldatu

Azaroaren 30ean jaio zen, 1720ko San Andres egunean, eta biharamunean Maria Juana Rosa Andresa izenaz bataiatu zuten Pilarreko elizan. María Andresak Pilar kaleko etxe batean bizi izan zuen haurtzaroa, ehun-merkatarien familia aberats batean. Aita Oloroen (Frantzia) jaiotako Juan Joseph Casamayor merkatari frantziarra, Maria Abales eta Juan Casamayorren semea, eta ama Juana Rosa de La Coma zaragozarra, Juan de La Coma merkatariaren eta Maria Alexandreren alaba.

Urte haietan, Frantziako kolonia zen nagusi Zaragozako merkataritzan, eta populazio-multzo handi bat osatzen zuen, merkataritza- eta familia-harreman handiak zituena.Gurasoak 1705eko apirilaren 13an ezkondu ziren, Maria Andresa 9 seme-alabatatik zazpigarrena izan zen.

Bere idatzizko lana

aldatu

Aritmetikari buruzko bi testu idatzi zituen 17 urterekin,

  • Lehen liburua Tyrocinio arithmetico, Instrucción de las quatro reglas llanas.[6]Matematikaren ikuspegitik, liburua hizkuntza arin eta nagusiki praktiko batean idatzita dago, adibide eta kasu erreal ugarirekin, irakurleari aljebra txikiaren lau arauen erabilera zuzenean ikastea ahalbidetzen diotenak: batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa. Gainera, Aragoin erabilitako luzera, pisu, moneta eta abarren unitateen ezagutza zehatza erakusten du, horien baliokidetasunekin batera; XVIII. mendeko merkataritzan egunero erabiltzen ziren neurriak.
  • Bigarrena, El para sí solo, 109 orriko eskuizkribu bat izan zen, aritmetika aurreratuari buruzkoa, baina ez zen argitaratu.

Egileak Casandro Mames de La Marca izengoiti maskulinoarekin sinatu zituen bere lanak, Maria Andresa Casamayor de La Coma izenekoaren anagrama perfektua.

Lan hauen aurrean, María Andresa Casamayorren aritmetikako trebetasun handia eta hezkuntzari buruzko kezka handia nabarmendu daitezke.

Nesken irakasle

aldatu

1738an bere aita eta 1739an bere lagun eta kolaboratzaile zen Pedro Martinezen heriotzarekin, Maria Andresa Casamayor gazteari ordura arte izandako babesak desagertu egin zitzaizkion, beraz, bizitza osoan lan egin behar izan zuen bizimodua ateratzeko. Neskatoen maistra izan zen eta bere bizitzaren zati handi batean, lehen letretako maistra hiriko gela publikoetan. Bere ordainsariaren zati gisa, bizitzeko etxe bat eman zioten. Eraikina, Zaragozako Palomar kalean dago gaur egun ere.

Aitorpenak

aldatu
  • 2009an, Zaragozako Udalak kale bat eskaini zion. (aurretik "Grupo Jose Antonio Girón" izena zuen kaleak).[7]
  • Gijónek Zaragozako zientzialariaren izena duen kale bat du.
  • 2018an, Zientzialarien Taula Periodikoan sartu zen, mundu osoko zientzialariekin batera.[8]
  • 2020an Correos-ek Premium plegu bat eskaini zion, jaiotzaren 300. urteurrenean.[9]
  • Mirella R. Abrisquetaren La mujer que soñaba con los números dokumentalak matematikariaren irudia bistaratzen du.[10]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) «María Andrea Casamayor (c. 1700-1780)» Biblioteca Nacional de España. Escritores en la BNE (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  2. (Gaztelaniaz) jessica. (2020-07-03). «María Andresa Casamayor de La Coma, la primera autora de un libro de ciencia en España» www.madrimasd.org (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  3. Bernués, Julio; Miana, Pedro J.. (2019-12-04). «So\~nando con n\'umeros, Mar\'ia Andresa Casamayor (1720-1780)» arXiv:1901.07389 [math] (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  4. (Gaztelaniaz) nosotras. (2019-11-02). «María Andresa Casamayor, la única matemática española del XVIII, de la que conservamos su obra» el mundo entre nosotras (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  5. (Gaztelaniaz) Herrero, Maria Sol Antolin. (2020-06-12). María Andresa Casamayor de la Coma, matemática. (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  6. (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Andrea Casamayor, una matemática de cuento» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  7. (Gaztelaniaz) «Calle de María Andrea Casamayor - Callejero de Zaragoza - Callejero.net» zaragoza.callejero.net (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  8. (Gaztelaniaz) Valdés-Solís, Teresa. (2018-11-23). «La Tabla Periódica de las Científicas» Naukas (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  9. (Gaztelaniaz) Nuevatribuna. «María Andresa Casamayor de La Coma, la primera autora de un libro de ciencia en España» Nuevatribuna (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).
  10. (Gaztelaniaz) Abrisqueta, Mirella R.; Miana, Julio Bernués y Pedro J.. (2020-02-20). «Un documental recupera la figura de la matemática del siglo XVIII María Andresa Casamayor» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-07-07).

Bibliografia

aldatu
  • Casado Ruiz de Lóizaga, Maria José (2006): Las damas del laboratorio. Madrid, Ed. Debate. ISBN 978-8483066881
  • Bernués, Julio, Miana Pedro J. (2019): Soñando con números, María Andresa Casamayor (1720-1780), Preprint, Revista SUMA Julio 2019
  • Latassa, Félix (1802) : Biblioteca nueva de los escritores aragoneses, vol V, pág 305.

Kanpo estekak

aldatu