Manual debozionezkoa

Manual devotionezcoa» orritik birbideratua)

Manual debozionezkoa (izenburu osoa, jatorrizko grafian: Manual Devotionezcoa, edo ezperen oren oro escuetan erabilltçeco liburutchoa) Joanes Etxeberri Ziburukoak idatzitako liburua da, lehen aldiz 1627an Bordelen argitaratua. 1669an bigarrenez argitaratu zen eta 1981ean edizio kritikoa plazaratu zuen Euskaltzaindiak, Patxi Altunak burutua.

Manual devotionezcoa
Datuak
Idazlea (1627)
Argitaratze-data1627
GeneroaErlijioa
HizkuntzaEuskara

Liburua bi zatitan banaturik dago:

  • Lehen zatian kristau doktrinaren oinarriak azaltzen dira, 3814 bertsok osatzen dute.
  • Bigarren zatian otoitzak biltzen dira, 4000 bertsok osatzen dute.

Hizkuntzari dagokionez, lapurtera da Etxeberrik erabili zuen forma. Bertso bidez idatzia da ia guztia, eta formari dagokionez, 15 silabatako bertsoak erabili zituen, binaka errimatzen dutenak[1].

Adibide gisa, hemen 1085-1090 bertsoak, heriotzari buruzkoak:

Jatorrizko idazkeran Gaur egungo idazkeran
Hi aguertu artean tuc gure hitzac handiac

Baiñan aguertu eta hic ichilltcen tuc mihiac.

Arranoa datorreno choriac dic cantatcen,

Navaritu duenean, ordean, duc ichilltzen.

Hitzaz eta gutzaz berdin duc, erio cruela,

Gure ahoa hersten duc, hi aguertu beçala.

Hi agertu artean dituk gure hitzak handiak

Baina agertu eta hik isiltzen dituk mihiak.

Arranoa datorreno txoriak dik kantatzen,

Nabaritu duenean, ordea, duk isiltzen.

Hitaz eta gutaz berdin duk, erio krudela,

Gure ahoa hersten duk, hi agertu bezala.

Erreferentziak

aldatu
  1. Etxeberri, Joanes. (1981). Manual Devotionezcoa (edizio kritikoa). Euskaltzaindia.