Mantentze-unitate pneumatiko

Mantentze unitate pneumatikoak instalazio pneumatikoetan airea egokitzeko erabiltzen diren unitateak dira. Aire konprimaturako iragazki, presio-erregulatzaile eta aire konprimaturako olioztagailuez osatuta daude.

Mantentze-unitatearen ikurra.
Mantentze-unitatearen ikur xehatua.

Iragazkiak aireak dituen ez-purutasunak (hautsa, herdoila, partikula likidoak) kentzea du helburu instalazioko osagaien bizitza erabilgarria luzatzeko. Izan ere, ez-purutasunek higadurak sortzen dituzte gainazal irristagarrietan, pistoien zurtoinetan, junturetan, eta abar.

Presio-erregulatzaileak lan-presioa (presio sekundarioa) konstate mantentzea du helburu, sareko presioan (presio primarioa) egon daitezkeen presio-aldakuntzak alde batera utzita. Horretarako, presio primarioa sekundarioa baino handiagoa izan behar du beti.

Olioztagailuak instalazioko osagaiak olioztatzea du helburu, instalazioko pieza mugikorren higatze goiztiarra saihesteko eta herdoilaren aurka babesteko. Olioztagailuak, oro har, Venturi efektua du oinarri.

Kanpo estekak aldatu