Geomorfologian, malpais bat (literalki, lurralde txarra) erliebe-mota bat da, gutxi higatutako arrokak ditu ezaugarri (hala ere, malpais zaharra higatuago dago, eta berria, gutxiago), jatorri bolkanikokoa, ingurune lehorrean. Munduan zehar eremu askotan deskribatu dira, baina Ameriketako Estatu Batuetako hego-mendebaldearekin lotuta dago, paisaia horri bere izena eman zioten kolono espainiarren presentziaren ondorioz[1][2] (nazioartean gaztelaniatik datorren izena erabiltzen da). Inguru berean dauden arroka sedimentarioen higadurak sortzen dituen antza izan dezakeen arren, malpais bat eremu bolkaniko batean bakarrik sortzen da.

Malpaís de Güimar Tenerifen, Espainia.

Malpaisetan erraz ikus daitezke laba-fluxuak, kono bolkanikoak eta kolapsatutako hodi bolkanikoak dituzte. Zeharkatzen zailak diren eremuak dira, eta nekazaritzarako ez dira erabilgarriak. Eremu horietan landaretza mugatua da, lur gutxi dagoelako.

Erreferentziak aldatu

  1. Strahler, Arthur N.. (1970). Introduction to physical geography. (Second edition. argitaraldia) ISBN 0-471-83168-9. PMC 53545. (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
  2. Glossary of geology. (5th ed. argitaraldia) American Geological Institute 2005 ISBN 0-922152-76-4. PMC 62276618. (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).

Kanpo estekak aldatu