Mallow
Mallow (irlanderaz Mala), Irlandako Corkeko konderrian dagoen udalerria da. Cork hiriburutik 35 kilometro iparraldera kokatzen da eta 11.605 biztanle ditu (2011). Blackwater ibaiak zeharkatzen du herria.
Mallow Mala | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Munster |
Konderria | Cork konderria |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°07′52″N 8°38′29″W / 52.131°N 8.6415°W |
Altuera | 74 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 12.459 (2016) |
Bestelako informazioa |
Etimologia
aldatuIzendapenik zaharrena Magh nAla izan zen, "harrizko lautada". Gaur egungo bi izenak aurrekoaren aldaerak dira.
Historia
aldatuAurrehistoriako asentamendua dago 14 kilometrotara, bertan zutik dauden sei harri ikus daitezke.
Irlandar Independentzia Gerran Iparraldeko Corkeko miliziaren oinarrizko kanpalekua izan zen. Britainiarren eskuratu zuten toki bakarra izan zen eta herriko kale nagusiei su eman zieten.
Demografia
aldatuXIX mendean 4 mila biztanletako herria zen eta kopuru beretsuetan mantendu zen 80. hamarkadararte. XX mendean igoera nabarmena izan du.
Kirolak
aldatuMallow Rugby Club 1882an sortu zen eta Irlandako errugbi klubik zaharrenetakoa da.
Musika
aldatu- Rakes of Mallow ("Malloweko Lizunak")
Hiritar ezagunak
aldatu- Paul Kane (1810-1871), kanadiar margolari famatua, bertan jaio zen.
Hiri senidetuak
aldatuIruditegia
aldatu-
Etxeak
-
Andre Mariaren eliza
-
Zubia
Kanpo estekak
aldatu