Malaboko Euskal Etxea

Bat Eginez Ekuatore Gineako Malabo hiriburuan dagoen euskal etxe bat da. 2021ean sortua, euskal herritarrek eta Euskal Herriarekin lotura duten ekuatoreginearrek osatzen dute elkartea. Euskal etxea sortzeko ideia 2018ko irailean bururatu zitzaion bertan bizi zen euskal herritar talde bati. Haiekin batera, jatorri euskalduneko zenbait ekuatoreginear eta garai batez Euskal Herrian bizitako beste horrenbeste ekuatoreginear batu ziren proiektura. Horrelaxe errotu zen Ekuatore Gineako euskal diaspora taldea.[1]

Malaboko Euskal Etxea
Kokapena
Estatu burujabe Ekuatore Ginea
Region of Equatorial GuineaInsular Region
Province of Equatorial GuineaIparraldeko Bioko
BarrutiDistrict of Malabo
HiriaMalabo
Historia eta erabilera
Irekiera2021

Erreferentziak aldatu

  1. Uriarte Atxikallende, Alex. (2021-10-30). «Afrikako lehen euskal etxea» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu