Mala Stranako ipuinak

Mala Stranako ipuinak (txekieraz: Povídky malostranské) Jan Neruda txekiar idazleak 1877an argitaratu zuen narrazio laburren bilduma bat da. Txekieraz egin den libururik ezagunenetako bat da, eta hizkuntza hau ikasi nahi dutenek askotan irakurtzen dute. Izenburuak dioen bezala, Malá Strana auzoan gertatzen diren ipuinak dira, Pragan. Garai horretako hiriko burgesia txikiaren eta herritar soilen xehetasun ugari biltzen ditu. Mala Stranako ipuinak dira, duda-izpirik gabe, egilearen obrarik ezagunen eta estimatuena.[1]

Mala Stranako ipuinak
Jatorria
Egilea(k)Jan Neruda
IzenburuaPovídky malostranské
Ezaugarriak
Hizkuntzatxekiera
Nori eskainiaRůžena Fričová-Švagrovská (en) Itzuli

Euskaraz Fernando Reyk itzuli zuen 2001ean eta Ibaizabalek argitaratu zuen[2].

Ezaugarriak aldatu

Liburu honek Nerudak idazle gisa izandako esperientziaren goi maila adierazten du: jendeen eta eguneroko bizitzaren xehetasunak begi zorrotzez ikusten dituenaren esperientzia, irribarre nola egin dakien poeta eta kazetari batena. Zalantzarik gabe, narraziook txekiar literaturan Jan Nerudaren aurretik idatzitako guztiaren gainetik daude.

Kontalaria ikusten duena jasotzen duen beharzaile bat besterik ez da gehienetan. Biltzen dituen gertaerak anekdota hutsak izaten dira, eta normalean erro sakonak dituzten problemen kontaera laburrak. Ixtorioen axaleko anekdotikotasunaren eta atzealdean gelditzen diren bizitzen tragikotasunaren arteko tentsioa da Nerudak kontalari gisa duen artearen ezaugarri nagusietako bat.[3]

Ipuinak aldatu

  • Rysanek jauna eta Schlegl jauna
  • Eskalea mixeria gorrira bidali zuen emakumea
  • Ruska andrearen bihotz samurra
  • Arratseko berriketak
  • Doktore zaputza
  • "Hastrman"
  • "Hiru Liliak"
  • San Wentzeslaoren meza
  • Nolatan ez zen suntsitu Austria 1849. urteko abuztuaren 20.ean arratsaldeko 12,30etan
  • Aurten Arimen Egunean idatzia

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu