Maiztasun-poligono
Estatistikan, maiztasun poligonoa histogramatik eratortzen den datu diagrama bat da, histogramako zutabeetako goi aldeak lotuz eratzen dena. Bereziki, banaketa estatistikoaren itxura hauteman eta probabilitate-banaketa batekin alderatzeko erabiltzen da.

Maiztasun bakunen poligonoa
aldatuHistogramako zutabeen goialdeko erdipuntuak zuzenez lotuz eratzen da maiztasun bakunen poligonoa.
Maiztasun metatuen poligonoa
aldatuHistograma metakorretik abiatzen da maiztasun metatuen poligonoa. Datu multzoaren jatorritik, zuzenak luzatzen dira, hurrengo tarteko behe mugatik altxatzen zutaberaino. Diagrama hau bereziki interesgarria da koantilak begiztatzeko.