Maitasunaren ostean maitasuna
Maitasunaren ostean maitasuna Garbi Losadak 2014an idatzi eta zuzendu zuen antzerki obra da. Ados Teatroa konpainiak produzitu zuen aktore hauekin: Ane Gabarain, Dorleta Urretabizkaia, Sara Cozar eta Vito Rogado.
Maitasunaren ostean maitasuna | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Garbi Losada |
Gidoigilea(k) | Garbi Losada |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ados Teatroa |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Javier Asín (en) ![]() |
Sinopsia
aldatuAlzheimerra, gaztetasuna eta zahartzaroaren arteko ezberdintasunak azaltzen dira maitasun istorio batean; panpin errusiarren modura lotuta dauden zenbait istorio kontatzen dituena, non istorio batek beste istorio bat gordetzen duen, eta honek beste bat... Iragana eta etorkizuna lotzen dituzte istorio horiek. Dora Salazar artistaren irudi apartak eta Javier Asinen musika azaltzen dira obran zehar. Dora Salazarren unibertsoaren berrikuspen aske eta subjektibo bat planteatzen da eta hor antzerkia eta pintura uztartuta, lan poetiko eta zirraragarri bat eskaintzen da.[1][2]
Sariak
aldatu- 2016: Donostia Saria, 2015ko Antzezlan Onena.
- 2014: Erdarazko bertsioak (El amor después del amor) José María Rodero Publikoaren Saria jaso zuen. Torrejón de Ardozeko emakume zuzendarien lehiaketan eta lehiaketako bigarren saria.
- 2014: Ercilla Sarietako finalista izan zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «DonostiaEuskaraz.eus - 16. Antzerki Saria (2016)» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
- ↑ «Maitasunaren ostean maitasuna - Ados Teatroa» Maitasunaren ostean maitasuna - Ados Teatroa (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).