Magnetosfera
Lur planetari dagokionez, magnetosfera termosferan dagoen geruza bat da. Atmosferaren kanpokoena den geruza da, hots, lurrazaletik urrutien dagoena.
Geruza honen izenak Lurraren eremu magnetikoari egiten dio erreferentzia. Eremu honek eguzkiaren erradiazioaz babesten gaitu elektrikoki kargatutako partikulak (elektroiak eta protoiak) desbideratuz. Eguzkiaren erradiazioari eguzki-haizea deitzen zaio eta honen eraginez, Lurreko eremu magnetikoa ez da erabat simetrikoa: eguzkiaren aldera dagoen zatia txikiagoa da eta atzeko zatiak hainbat eta hainbat kilometroko buztana osatzen du, eremu magnetikoari kometa itxura emanez. Partikula batzuk Lurrera iristea lortzen dute poloetan: aurora borealak (ipar poloan) eta aurora australak (hego poloan) dira.
Geruza hau exosferan kokatzen da.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu