Macushla 1910. urteko irlandar abesti bat da. Musika Dermot MacMurrough-ek konposatu zituen, hitzak berriz Josephine V. Rowe-ek idatzitakoak dira. Mundu mailan John McCormack irlandar tenoreak ezagun egin zuen.

Macushla
Jatorria
Jatorrizko herrialdeaIrlandako Errepublika
Ezaugarriak

Izenburuaren esanahia aldatu

Macushla izenburua irlanderazko mo chuisle hitzen ahoskeraren ingelesezko itzulpen kaxkarra da, bere esanahia euskaraz "nire taupada" litzateke. Hitz horiek irlanderaz a chuisle mo chroí esaldian aipatu ohi dira, hots, literalki "nire bihotzeko taupada" esan nahi du, baina irlanderazko benetako esanahia "nire laztana" edota "nire maitea" litzateke.

Zinema aldatu

Abesti hau 1996ko Michael Collins filman agertu zen. Gainera, 2004ko Million Dollar Baby filman ere Maggie Fitzgerald emakumezko boxeolariak (Hillary Swank) daramatzan galetzetan ere Mo cuishle izenburua ere irakur daiteke.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu