Lurrak (Txillida)
Txillidaren eskultura sorta
Lurrak izenarekin Eduardo Txillida artistaren eskultura batzuk izendatzen dira, 1980ko eta 1990eko hamarkadetan artista donostiarrak egin zituenak zenbait sortatan. Euskarazko izenarekin dira ezagunak beste hizkuntza batzuetan ere.
Lurrak (Txillida) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Eduardo Txillida |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | grog (en) eta terrakota |
Genero artistikoa | arte abstraktua |
Terrakota[1] edo txamota[2] (adreilu txikituetatik lortzen den materiala) erabili izan zituen Txillidak lan hauek egiteko, konpaktazio eta berotze teknika desberdinak aplikatuz; adibidez, elementuak labetik pasatuta.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Colección online y Banco de imágenes | Museo de Bellas Artes de Bilbao» www.museobilbao.com (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Redacción. (2019-02-18). «Lurra, restauración sostenible y de proximidad para Chillida Leku» ORIGEN (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).