Luis Enrikez Lakarrakoa

Luis Enrikez Lakarrakoa (14291499) Nafarroako Erresumako noble bat izan zen. Eriete eta Ipasateko III., Ablitasko V. eta Vierlasko IV. jauna izan zen.[1]

Luis Enrikez Lakarrakoa
Bizitza
JaiotzaNafarroako Erresuma, 1429 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroako Erresuma
HeriotzaNafarroako Erresuma, 1499 (egutegi gregorianoa) (69/70 urte)
Familia
AitaBeltran II.a Enrikez Lakarrakoa
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakaristokrata
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakNafarroako Gerra Zibila

BiografiaAldatu

1429an jaio zen, aita Beltran II.a Enrikez Nafarroako mariskala izanik.[2] Aitaren partez Henrike I.a Nafarroakoa arbasoa izan zuen.

1443an aita hil zenean familiaren tituluak jarauntsi zituen. 1470ean, Joan III.a Enrikez Lakarrakoa bere anaia oinordekorik gabe hil zenez, Erieteko jauna bilakatu zen. Handik gutxira, Ipasateko herri hustuekin batu zuen.

1474ko abuztuaren 4an Tafallan, orduan printzesa zen Leonorren aurrean, agaramontarren buruzagien bileran parte hartu zuen.[3] Martin IV.a Enrikez Lakarrakoa bere anaia txikia ere bertan zegoen.

Ezkontza eta seme-alabakAldatu

1474an Joana Nafarroa eta Lakarrakoa bere iloba ezkondu zuen. Bost seme-alabak izan zituzten:

  • Joan (1476-1521), oinordekoa eta seme-alabarik gabe hil zena.
  • Antonio (1478-1562), Nafarroako mariskala.
  • Maria (ca. 1480-?)
  • Petri (ca. 1486-?), erresuma berreskuratzeko 1516ko saiakeran Izaban atxilotua.
  • Ladrona (ca. 1495-?), Petri Nafarroakoa ezkondu zuena.


ErreferentziakAldatu

  1. Argamasilla de la Cerda y Bayona, J. de. (1899). Nobiliario y armería general de Nabarra. Imprenta de San Francisco de Sales, 117 or..
  2. Narbaitz, Pierre. (2007). Navarra o cuando los vascos tenían reyes. Tafalla: Txalaparta, 268 or. ISBN 978-84-8136-488-0..
  3. Yanguas y Miranda, José María. (1840). Diccionario de antigüedades del reino de Navarra. 3 Iruñea: Gabriel Goyeneche, 189 or..

Kanpo estekakAldatu