Luciana Wolf

zaragozar abeslaria eta politikaria

Luciana Wolf, jaiotzaz Rosa Luciana Bagués Tomás (Zaragoza, 1946ko maiatzaren 26a), zaragozar abeslaria eta politikaria da.

Luciana Wolf
Bizitza
Jaiotza1946ko maiatzaren 26a (77 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta politikaria
Musika instrumentuaahotsa

Biografia aldatu

Oso txikitatik hasi zen kantatzen. Flamenkoa ere bai, baina laster opera eta zarzuela gustatzen hasi zitzaion. Lucianak honelaxe gogoratzen du bere kantu-hasiera:

"Ni egun osoan abesten ari nintzen. Amak ez ninduen zinemara eramaten eta, lagun batzuekin batera, bizilagunak bisitatzen nituen, etxetik, abestiren bat eskainiz. Txanpon bat ematen ziguten eta, behar adina elkartzen genuenean, zinemara joaten ginen".

Lirikarekiko zaletasuna Lucianara iritsi zitzaion bere maistra Lola Rodríguez Aragónen bidez, eta, aldi berean, Elisabeth Schumann mitikoaren ikasle izan zen. Eskolak 20 minutukoak izan arren, ezin zituen ordaindu. Ahotsa jartzen ikasi zuen eta utzi egin zuen. Gustatuko zitzaiokeen operan eta zarzuelan aritzea, baina orduan dirua behar zuen bizitzeko. Zarzuela kantatuz, enpresaburu batek aurkitu zuen eta errebistarako jauzia eman zuen. Lehen vedette-a izanik, bere lehen senarra, Juan Manuel Wolf, Televisión españolan Fernando García de la Vegaren kolaboratzailea, ezagutu zuen. Senarrak eraman zuen telebista ikustera, eta hantxe hasi zen bere karrera telebistan.[1]

Lan ibilbidea aldatu

Abeslari aldatu

Bere ibilbide artistikoa hasita, 1968an Philips diskoetxeak bere lehen sinplea, No quiero volver a empezar izenekoa grabatzeko aukera eman zion, 1967an argitaratua.

Hurrengo hiru urteetan zortzi single berri grabatu zituen, besteak beste En la gran ciudad (1969), Fernando Arbex-ek konposatua. 1971n argitaratu zuen bere lehen LP-a, Luciana Wolf, eta Canción 71 musika-lehiaketan parte hartu zuen.

Urtebete geroago, Para la paz del mundo argitaratu zuen, Ariola diskoetxe berriarekin. Hurrengo lana inspirazio latinoko Canciones para el atardecer (1973) izan zen. Garai horretan, gainera, TVE Tarde para todos saioan parte hartu zuen.

1974an El toro de la vida sinplea grabatu ondoren, arte-mundutik erretiratu zen.[1]

Politikari aldatu

1977an Alderdi Popularrean afiliatu ondoren, 1980ko hamarkadan eta 1990eko hasieran aritu zen politikagintzan, harik eta 1994an esparru horretatik erretiratzea erabaki zuen arte, Madrilgo Udaleko Barajasko Batzarrean kultura-arduradun kargutik kendu ondoren.[2][3]

Bizitza pribatua aldatu

Lehen senarra Juan Manuel Wolf izan zen.

Rafael Puertarekin, etxetresna elektrikoen enpresa bateko publizitate-zuzendaria izan zenarekin ezkondu zen eta zortzi bat urtera banatu.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «¿Qué fue de Luciana Wolf?» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  2. (Gaztelaniaz) Olaya, Vicente G.. (1994-05-24). «Luciana Wolf abandona el PP tras denunciar irregularidades en la junta de Barajas» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  3. a b La cantante Luciana Wolf, repasa su vida en Onda Cero Sierra. (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).

Kanpo estekak aldatu