Lubaki banda

literatur zale gazte batzuek 1994-1996 inguru sortu zuten taldea eta aldizkari literarioa

Lubaki banda, euskal sortzaile gazte batzuek sortutako taldea izan zen, laurogeita hamargarren hamarkadaren erdialdean[1]. Susa argitaletxeko Gorka Arresek, Susako editoreak, jarri zituen harremanetan. Pare bat urte iraun zuen taldeak eta elkarrengandik urruti bizi ziren hamalau bat lagunek osatzen zuten. Kideak nortzuk izan ziren zehaztea zaila da batzuk denbora laburrago eta beste batzuk denbora luzeagoan elkarrekin, nolabait, ibili zirelako. Susa aldizkaria (1980-1994)[2] oinordetzan jaso zuten eta hiru ale argitaratu zituzten eta almanaka literario bat. Altxerri tabernan (Donostian) maketa baten grabazioa egin zuten eta kideek kasete zinten 400 bat kopia eskuz egin zituzten eta Durangoko Azokan saldu zituzten.

Lubaki: aldizkari literarioa
Motaaldizkari literarioa
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Banaketa
Ekoizpen osoa3
Banatze-eremuaEuskal Herria
Maiztasunazehaztugabea
Historia
ErredaktoreakHarkaitz Cano, Xabier Gantzarain, Asier Serrano, Josu Goikoetxea, Eluska Fernandez, Mikel Reparaz, Arantxa Irigoien, Ander Izagirre, Garikoitz Berasaluze, Xabier Aldai, Lierni Ibargutxi, Ibon Iribarren, Saioa Muguruza, Manex Mujika
armiarma.eus

Talde honi lotu diren zenbait izen: Harkaitz Cano[3], Xabier Gantzarain, Asier Serrano, Josu Goikoetxea, Eluska Fernandez, Mikel Reparaz, Arantxa Irigoien, Ander Izagirre, Garikoitz Berasaluze, Xabier Aldai, Iñigo Iruretagoiena, Lierni Ibargutxi, Ibon Iribarren, Saioa Muguruza, Manex Mujika, Itziar Iruretagoiena, Urruzunotarrak...

Taldeak hiru aldizkari eta almanaka literario bat argitaratzeaz gain, —zaila da ale horiek interneten eskuratzea—[4], eta maketa bat grabatu eta argitaratzeaz gain, jendaurreko literatur emanaldi batzuk eskaini zituen jendaurrean. Berrogei bat saio literario egin zituzten hainbat tokitan.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Lubaki taldea aurkeztu zuten duela hogei urte. (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  2. «Ibinagabeitia Proiektua» andima.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  3. «Lubaki bandaren aldizkaria eta grabaketa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  4. «Aldizkari literarioen gordailua - Ibinagabeitia Proiektua» andima.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  5. «Lubaki Bandaren agurra» xxmendea.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).