ls (List Segments) fitxategi eta direktorioak zerrendatzeko balio duen UNIXeko komandoa da. Komando honek alfabetikoki ordenatuta zerrendatzen ditu eskatutako fitxategiak.

Berez ez ditu puntuz hasten diren fitxategiak erakusten, eta horregatik ezkutuko fitxategi deritze hauei. Dena dela, ls komandoari -a parametroa gehituz gero aipatutako fitxategi hauek ere erakutsi egiten ditu.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.