Loti Ederra deabruaren gazteluan

Loti Ederra deabruaren gazteluan (japonieraz: 魔神城のねむり姫 Majinjō no Nemuri Hime?) Dragoi Bola anime eta mangan oinarrituriko bigarren filma da, 1987ko Uztailaren 18an estreinatu zen. Filma, aurreko Dragoiaren kondaira-ren jarraipena da eta euskaratua izan da. Gazteleraz La Bella Durmiente en el Castillo del Mal izenburua hartu zuen. Seriaren istorio alternatiboa da, Dortoka maisuaren entrenamendua baino lehenago kokatutakoa.

Loti Ederra deabruaren gazteluan
Jatorria
Argitaratze-data1987
Jatorrizko izenburuaドラゴンボール 魔神城のねむり姫
Jatorrizko hizkuntzajaponiera
Jatorrizko herrialdeaJaponia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoavampire film (en) Itzuli eta ekintza-filma
Iraupena43 minutu
Koloreakoloretakoa
TelesailaDragon Ball (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaDragoi Bola
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Daisuke Nishio
Gidoigilea(k)Akira Toriyama
Antzezlea(k)
Hiromi Tsuru
Ikuya Sawaki
Kazumi Tanaka
Kazuo Oka
Mami Koyama
Masako Nozawa
Masato Hirano
Mayumi Tanaka
Nachi Nozawa
Naoki Tatsuta
Naoko Watanabe
Shōzō Iizuka (en) Itzuli
Jōji Yanami (en) Itzuli
Tōru Furuya
Kōhei Miyauchi (en) Itzuli
Daisuke Gōri (en) Itzuli











[[Kategoria:Shōzō Iizuka (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jōji Yanami (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Kōhei Miyauchi (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Daisuke Gōri (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaToei Company (en) Itzuli
Toei Animation (en) Itzuli
[[Kategoria:Toei Company (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Toei Animation (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Bestelako lanak
MusikagileaShunsuke Kikuchi

IMDB: tt0142249 Filmaffinity: 927945 Allocine: 170326 Edit the value on Wikidata

SinopsiaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Son Goku eta Krilin Dortoka maisuari haiek entrenatzea eskatze diote, eta azken honek dio, deabruaren gazteluaren loti ederra ekarri behar diotela. Handik gutxira Goku eta Krilin badoaz, orduan Yamcha eta besteak haien bila datoztenean Dortoka maisuak jolas-parke batetara joan direla dio, ondoren haien bila doaz.

Goku eta Krilin Deabruaren eskura (jatorrizko japonieraz 悪魔の手 Akuma no te) heltzen dira eta deabruan aurka burrukan hasten dira, bitartean Yamcha eta besteak erasotuak dira eta Bulma bahitua da. Bulma itzartzean loti ederraren gelara eramaten dute, bere odola lotiaren itzatzea ospatzeko erabiliko baita. Bitartean Goku eta Krilin-ek Gastel garaitzen dute eta gaztelura ailegatzen dira, momentu horretan konturatzeko Loti ederra harribitxi bat dela, berau lortzear zeudela, Lunch lapurtu egiten du. Ihesean zegoen bitartean doministiku egin eta harribitxia jauzten zaio, Goku atzematea lortzen du baina Lucifer Krilin harrapatu eta harribitxia berehala ematea agintzen dio bere laguna hilik ikusi nahi ez baldin badu.

Ondoren, gure 3 lagunak, Goku, Krilin eta Bulma, lotuta daudelarik, Lucifer harribitxia ilbetearen indarrarekin kargatu eta Eguzkia kanoiaren bidez suntsitzea saiatzen da, baina ilbete hori Goku-rengan eragiten du Ozaru bihurtuz, hots, gorila erraldoi bat. Goku gaztelu osoa txikitzen du baina guztiz deskontrolatua dago, orduan Puar itsatsa mozten dio eta Goku, bere lehengo egoerara itzulita, kanoiari Kame Hame Ha bat jaurtitzen dio bere norantza guztiz aldatuz eta Lucifer hilez.

PertsonaiakAldatu

Filmaren pertsonai esklusiboakAldatu

  • Lucifer (jatorrizko japonieraz ルシフェル Rushiferu) Eguzkia kanoi baten bidez suntsitzeko asmoa duen gazteluko deabruen buruzagia da.
  • Maiordomoa (jatorrizko japonieraz 執事 Shitsuji) gazteluko etxezaina edo maiordomoa da.
  • Gastel (jatorrizko japonieraz ガステル Gasuteru) Goku eta Krilin-en aurka borrokatzen den deabrua da, gorri kolorekoa eta gerriko batekin borrokatzen duena.

MusikaAldatu

Irekitze abestia (opening)

  • "Makafushigi Adventure!" (jatorrizko japonieraz 魔訶不思議アドベンチャー! Makafushigi Adobenchā!) Hiroki Takahashik konposaturikoa

Izte abestia (ending)

  • "Romantic Ageru Yo" (jatorrizko japonieraz でてこいとびきりZENKAIパワー! Romantikku Ageru Yo) Hiroki Takahashik konposaturikoa


Kanpo estekakAldatu