Lizarratik Los Arcosera (Donejakue bidea)

Iratxeko Monasterioa

Donejakueren Frantses Bideko seigarren etapa aldatu

Etapa lasaia da, malda ertain eta erosoekin. Igoera aipagarri bakarra, 100 metroko desnibelekoa, Azketatik Villamayor de Monjardinera garamatzana. Etapako herri guztietan daude iturriak eta ostalaritzako zerbitzuak.[1]

Lizarratik Los Arcosera: 21,3 km. aldatu

Lizarratik La Rua kaletik atera, eta Karlos VII.aren kale-errepidetik jarraituko dugu. Biribilgune baten eskuinetik oinezkoentzako den errei bat hartuko dugu Aiegiraino.

 
Villamayor de Monjardineko gaztelua.

1,8.Aiegi. Irteeran, adierazle batek ezkerrera biratzeko gonbidatzen gaitu, NA-1110 errepidea gurutzatu eta Iratxeko Monasteriora igotzeko. Adierazlean zuzen jarraitzen badugu, monasteriotik igaro gabe lasterbide bat hartuko dugu.[2]

2,7. Iratxeko Monasterioa. Erromesen ospitale zaharrenetako bat izan zen, eta gero Nafarroako lehen Unibertsitatearen egoitza. Bide beretik jarraitu eta 600 metrora, eskuinetara dagoen pista bat hartuta Iratxeko urbanizazioaren perimetrotik aurrera joango gara. Pistaren hartu ordez zuzen jarraitzen badugu, Jurramendiko saihesbide bakartian sartuko gara.

4,1.Iratxe. Urbanizazioko kale nagusitik jarraituko dugu, taberna-jatetxea duen kanpinaren ondotik, amaieran bide basotsu atsegin batetik jarraituz Azketaraino.[3]

7,3 Azketa. Errepidearen eskuinaldeko bide batetik, zati bat jaitsi ondoren 100 metroko desnibela duen aldapa bat igoko dugu, 1,5 km eskasean. Amaiera aldera, XIII. mendeko gotiko estiloko Mairuen Iturriaren ondotik pasatuko gara, Villamayor de Monjardinera iritsi baino lehen.

9,1. Villamayor de Monjardin (euskaraz Deio, baina ez ofizialki). Herriaren behealdetik atera eta nekazaritzako pista bat hartuko dugu, A-12 autobiaren inguruan aurrera jaraituz laborantza-pista erosoetan barrena. Ondoren, autobiatik urrundu eta zerra txiki bat inguratuko dugu, tarte polit eta bakarti batean. Olexoarako errepidetik jarraitu, eta Los Arcosen sartuko gara Kale Nagusitik.

21,3.Los Arcos (euskaraz Urantzia, baina ez ofizialki).[4]

 
Erromesak, Los Arcoserako bidean laborantza-pistetatik zehar.

Los Arcos aldatu

Nafarroako hego-mendebaldean dagoen 1100 biztanleko udalerria da. Eraikin nabarmenenak XII. mendeko Andre Mariaren eliza eta Erdi Aroko gaztelua dira.[5]

Aterpetxeak aldatu

Ezagunena udalarena den “Isaac Santiago erromesen aterpetxea” da, herriaren irteeran. Bertan 70 lagun sartzen dira lau logela partekatutan. Gidetako beste aterpetxe batzuk honakoak dira: Alberdi Etxea aterpetxea, Abuela Etxea aterpetxea, Austria Etxea aterpetxea, Mavi ostatua, Los Arcos ostatua, eta Ostadar ostatua.

Erreferentziak aldatu

  1. Done Jakue bidea. Bi ibilbide Euskadin zehar. Eusko Jaurlaritza ISBN 978-84-457-2423-1..
  2. (Gaztelaniaz) Pombo Rodriguez, Anton. (2019). El Camino de Santiago en tu mochilla. Camino francés. Anaya Touring ISBN 9788491580997..
  3. (Gaztelaniaz) Baz Uriarte, Edurne. (2018). Camino de Santiago de cerca. Planeta, Barcelona ISBN 9788408194538..
  4. (Gaztelaniaz) Contreras Gil, Francisco. (2021). Guía mágica del Camino de Santiago. Luciérnaga ISBN 9788418015571..
  5. (Gaztelaniaz) Mencos Arraiza, Carlos. (2018). Cien cosas que hay que saber del Camino de Santiago. Lectio ISBN 9788416918393..

Kanpo estekak aldatu