Artikulu hau XIII. mendeko Erresumari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lituaniako Erresuma (1918)».

Lituaniako Erresuma (lituanieraz: Lietuvos Karalystا) Lituaniako Dukerri Handiak 1251 eta 1263 urteen artean erresuma mailara iritsi zenean jaso zuen izena da.[1]

Lituaniako Erresuma
Lietuvos Karalystė
1251 – 1263
Monarkia
Geografia
HiriburuaKernavė
Kultura
Hizkuntza(k)Lituaniera, Ruteniera
ErlijioaKristautasuna, Baltikoko paganismoa, Eliza Ortodoxoa
Historia
Erresumaren aldarrikapena1251ko uztailaren 17an
Mindaugasen koroatzea1253ko uztailaren 6an
Mindaugasen hilketa1263ko udazkenean

Historia aldatu

Inozentzio IV.a Aita Santuak 1251ko uztailaren 17an aldarrikatu zuen. Bere errege bakarra Mindaugas izan zen, 1253ko udan koroatu zutena. Erresuma honek 12 urte baino ez zituen iraun, eta 1263an Mindaugas hil zutenean desagertu zen. Lituaniako Erresumaren sorrera partzialki arrakastatsua izan zen inguruko tribu baltiko guztiak, Prusiar Zaharrak barne, estatu bakar batean bateratzeko saiakera bat izan baitzen.

Lituaniako Erresumak ez zuen bizirik iraun une hartan Mindaugas izan zelako kristautu zuten bakarra, eta hori ez zen gertatu bere ondorengoekin, hauek Duke Handiaren titulua eraman behar izan baitzuten berriro, eta Lituaniako Estatuak Dukerri Handiarena.

Vitautas Duke Handiak (1392-1430 bitartean gobernatu zuen) errege koroa jasotzeko saiakera bat egin zuen. Lutskeko Kongresuan eztabaidatu zen. Sigismundo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak, 1430ean, errege izendatu zuen, eta Lituaniak erresuma gisa aldarrikatu zuen. Baina errege koroa, Segismundok Vitautasi bidali ziona, poloniar nobleek atzeman zuten. Gutxi geroago Vytautas hil zen, errege koroatua izan gabe.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Gudavičius, Edvardas (1998). Mindaugas. Vilnius: Žara. ISBN 9986-34-020-9.
  2. Stone, Daniel (2001). The Polish–Lithuanian State, 1386–1795. A History of East Central Europe. University of Washington Press. 11. or. ISBN 0-295-98093-1.[1]

Kanpo estekak aldatu