Literatura faltsifikazio

Literatura faltsifikazioa iruzur mota bat da, eta egiten da iruzurrezko testu bat, normalean eskuizkribua, egiazko eta original moduan aurkezten denean. Desberdindu behar da plagioa eta faltsifikazioa. Plagioan egile baten testua kopiatu egiten da beste idazle batek propio gisa aurkezten du, egiazko jatorria ezkutatuz; plagioa edukiarekin dago eztabaida, hau da, nork sortu duen. Faltsifikazio kasuan (kasu honetan literarioa) testua aurkezten da idazle edo garai jakin batena balitz bezala. Normalean garaiko edota idazlearen estiloa, prozedura, gaiak… imitatzen dira, iruzurra sinesgarria bilakatzeko nahian. Egiazko egilea itzalpean geratzen da. Batzuetan faltsifikazioaren oinarri fisikoa oso zainduta egoten da (paperaren, tintaren eta abarren ezaugarriak zainduz), gezurrezko testua onargarri ager dadin. Literatura faltsifikazioak normalean idazle ezagunekin lotzen dira, eta hauen atzean helburu ekonomikoa egoten da, honelako dokumentu baten salmentan oinarritua. Beste batzuetan motibazio ideologikoak, politikoak edota erlijiosoak egon daitezke iruzurraren oinarrian.

Les Chansons de Bilitis (1894) liburuaren azala. Pierre Louÿsen Antzinako Greziako poesia erotikoaren frantsesezko sasi-itzulpena izan zen.

Adibide batzuk: Thomas Chatterton, Mark Hofmann...