Lisselton
Lisselton (irlanderaz Lios Eiltín) Irlandako hego-mendebaldeko Kerry konderriaren iparraldean dagoen herri bat da. Listowel udalerritik 8 kilometro ipar-mendebaldera dago, Ballybunion udalerrira doan R553 errepidean. Konderriaren iparraldeko erdialdean dagoen Ballydonoghue parrokiako zati da.
Lisselton Lios Eiltín | |
---|---|
giza kokalekua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Konderria | Kerry konderria |
Lurralde Historikoa | Munster |
Jatorrizko izena | Lios Eiltín |
Posta kodea | KY |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°29′48″N 9°34′34″W / 52.4967°N 9.5761°W |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Herriak hiru pub edo taberna dauzka (Cantillons, Tomaisins eta The Thatch Bar), eliza bat, supermerkatu/posta bulegoa eta harategi bat. Denera herrian 50 etxe inguru daude. Bestalde, parrokian lehen hezkuntza bi ikastetxe daude.