Lingdingyang zubia (txinera tradizionalez: 伶仃洋大橋; txinera sinplifikatuz: 伶仃洋大桥; pinyinez: Língdīngyáng Dàqiáo) Txinako Herri Errepublikako Hong Kong administrazio bereziko eskualdean eraikitzeko proposaturiko zubia da.

Lingdingyang zubia
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Administraturiko Lurralde Bereziak Hong Kong

Ezaugarriak aldatu

Zubiaren eraikuntza proposatzen lehena Zhuhai prefekturako alkatea izan zen 1980ko hamarkadaren amaieran. Alkatearen asmoa Zhuhai Hong Kongekin batzea zen, horretarako Qi'ao eta Tuen Mun guneetan Lingdingyang zeharkatuz Perla ibaiaren itsasadarrean eraikiko zen zubiaren bidez.

Eraikuntza baino lehenagoko lanak Zhuhaiko Qi'ao uhartean hasi baziren ere, lanak bertan behera geratu ziren. Gaur egun, proiektua Hong Kong-Zhuhai-Macau zubi luzeagoak ordezkatu du.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.