Leyendas de Vasconia
Leyendas de Vasconia, euskaraz Euskal Herriko kondairak (1958), Carlos Clavería idazlea eta politikariaren liburu ezagunetariko bat da. Franskismo garaian hiru edizio ezagutu zituen, azkena 1974an, zuzenduta eta zabalduta. Hitzaurrea Euskaltzaindiko Jose Agerrek idatzi zuen. Hirugarren edizioan, bestetik, Jesus Tanco Lergaren beste hitzaurrea jaso zen. Marrazkiak eta azala Lozano de Sotesek egin zituen.
Leyendas de Vasconia | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1958) |
Argitaratze-data | 1958 |
Generoa | Ipuinak |
Jatorrizko izenburua | Leyendas de Vasconia |
Hizkuntza | Gaztelania |
Herrialdea | Nafarroa |
Bilduma | Ipar bilduma, 15.zk. |
Orrialdeak | 218 or (3.edizioan) |
Ezaugarriak
aldatuIpuin hauek, Claveriak idatzitakoak izanik, mitologian eta historioan dituzte haien sustraiak. Orokorrean, euskaltasunaren erreibindikazioa dago, garai haietan ahal zen modu ia bakarrean, folklorearekin lotuta. Ipuin laburrak dira; haietan Euskal herri idealizatua eta erromantikoa erakusten du egileak.[1]
Egitura
aldatu- "La leyenda y el cuento popular", "Kondaira eta ipuin herrikoia"
- "La moraleja en la leyenda", "Alegiak kondairetan"
- "Personajes legendarios", "Elezaharretako protegonistak"
- "Leyendas famosas", "Kondaira ospetsuak"
- "Relatos", "Narrazioak"
- Hiztegia