Ireki menu nagusia

Jesus Tanco Lerga

nafar idazle eta kazetaria

Jesus Maria Tanco Lerga (Erriberri, 1950) idazle, irakasle, politikari eta kazetari nafarra.

Jesus Tanco Lerga
Bizitza
Jaiotza Erriberri1950  (68/69 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Nafarroako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta kazetaria
Enplegatzailea(k) Nafarroako Unibertsitatea
Kidetza Opus Dei
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

BiografiaAldatu

Nafarroako Unibertsitatean Komunikazio Fakultatelo irakaslea, Informazio Zientzietako doktorea da. Hedabide desberdinetan idatzi du, besteak beste, Diario de Navarra (1973-1978) eta El Pensamiento Navarro. Ezkonduta, hiru seme ditu. 1967tik 1975ra Iruñeko Miravalles El Redín eskolan irakaslea izan zen. 1967tik 1969ra Nafarroako Gazteen Kontseiluko kidea izan zen; Kontseilu horrek Iruñeko Gazteriaren Etxea sortu zuen. 1979tik 1981 Nafarroako Foru Aldundiaren Hezkuntza Zuzendariordea izan zen, eta 1981tik 1983ra Turismo zuzendariordea. Elkarte desberdinetan goi karguak bete ditu: Acción Familiar de Navarrako lehendakaria -elkarte horrek Iruñean 2002an egin zuen Familiaren Batzar Orokorraren bultzatzailea izan zen-, Iruñeko Prentsako Elkartearen lehendakaria, Nafarroako Santio Bidearen Lagunen elkartekoa... [1]

ObraAldatu

  • Navarra. Sus hombres. Bi liburuki. Iruñea: Editorial Gómez, 1972.
  • Historia de la enseñanza. Nafarroako Gobernua, 1974.
  • Periodismo y Universidad, Asociación de la Prensa de Zaragoza, 1994.
  • Manuel Aznar, periodista y diplomático, Planeta, 2004.
  • Los ojos de Rosa (2004-2005). Once meses de periodismo cotidiano y simpático, 2005. ISBN:978-84-609-6056-0
  • Fin de una época navarra (2006-2007) . Periodismo vital y palpitante, 136 or. ISBN: 978-84-612-1304-7
  • Blanca de Navarra. Reina prudente y peregrina. 1385-1441, 2011, 248 or. ISBN:978-84-615-5266-5 [2]
  • Abuelo ¿qué es Navarra, 2013, 256 or. ISBN:978-84-616-3109-4

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu