Alexander Joseph Luthor, ezagunagoa Lex Luthor bezala, DC Comics argitaletxearen superetsai bat da, eta Superman superheroiaren arerio nagusietako bat. Jerome Siegel eta Joe Shusterrek sortu zuten eta lehenbiziko aldiz Action Comics komiki liburuaren 23. zenbakian agertu zen (1940ko apirila).

Lex Luthor
DC Unibertsoa
Argitalpena
SortzaileaJerry Siegel eta Joe Shuster
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Lan eratorriak
Datu biografikoak
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sexuagizonezkoa
EgoitzaMetropolis
Jarduerakimikaria
narkotrafikatzailea
business magnate (en) Itzuli
crime boss (en) Itzuli
ingeniaria
asmatzailea
mass murderer (en) Itzuli
fisikaria
zuzendari exekutiboa
superheroia
roboticist (en) Itzuli
enpresa exekutiboa
filantropoa
Familia
AitaJules Luthor, Lionel Luthor
Bikotekidea(k)Supergirl (en) Itzuli
Eve Teschmacher
Seme-alabak
Anai-arrebak
Bestelakoak
EtsaiakSuperman eta Conner Kent (en) Itzuli
dccomics.com…

Luthor negoziogizon burusoil eta aberatsa da, horregatik bere jabetzako enpresen tekonologia aurreratuena beti eskura du, eta DC Comics Unibertsoko gizaki buruargienetako bat, baina bere adimen pribilegiatua gaizkia egiteko erabiltzen du. Bere helburu nagusia Superman hiltzean datza, bere asmo megalomanoak burutzeko oztopo nagusia baita. Beste superbilau gehienek ez bezala, ez du superahalmenik, hortaz haren izaera zitala ezkutatu eta beregain susmoak eta atxiloketak ekiditeko, bere burua jendaurrean eta hedabideetan zuritzen saiatzen da, horretarako Metropolis hiriari dirua eman, parkeak ireki eta fundazioak eta erakunde ongileak sortu ditu.

Zinema aldatu

Zinema eta telebistan aktore askok antzeztu dute, tartean Gene Hackman, Kevin Spacey, Jesse Eisenberg, Scott James Wells, Sherman Howard, John Shea, Michael Rosenbaum eta Jon Cryer.