Letoniako Behin-behineko Gobernua

Letoniako Behin-behineko Gobernua ( letonieraz: Latvijas Pagaidu valdība; 1918-1920) Letoniako Herri Kontseiluak 1918ko azaroaren 18an sortu zuen.

Historia aldatu

Kārlis Ulmanis Nekazaritzako Batasuna-ko alderdi politikoaren liderra, Behin-behineko gobernuaren agintaria izendatu zuten. Abenduan ministerioak sortu ziren.

1918ko abendutik 1919ko maiatzera arte, Letoniako lurraldeak (alemaniarren okupazioaz aske zeudenak) Pēteris Stučka- k zuzentzen zuen Letoniako Behin-behineko gobernu sobietikoaren agintearen azpian zeuden. Hilabete horietan, Ulmanisen gobernua Kurlandiara ihes egin zuen Alemaniako babespean egote. Ulmanisen gobernua alemaniarrekin bateratu zen 1919ko udaberrian eta elkarrekin Sobietar armadak Latgaletik kanpora bultzatu zituzten.

Ulmanisen gobernuak 1920ko otsailaren 21ean sinatu zuen Sobietar Errusiarekin armistizioa eta 1920ko abuztuaren 11 bake ituna.

1920ko apirilaren 14tik 16ra hauteskundeak izan ziren Letonian eta honekin Behin-behineko Gobernua amaitu zen.

Erreferentziak aldatu

  • W.Plakans, Andrejs (1995). Letoniako Historia laburra . Hoover Press. p.   119. ISBN   978-0-8108-4904-4 .
  • O'Connor, Kevin (2003). Estatu Baltikoen historia . Greenwood Publishing Group. p.   80. ISBN   978-0-8108-4904-4 .
  • Dreifelds, Juris (1996). Letonia Transizioan. Cambridge University Press. p.   24. ISBN   978-0-5215-5537-1 .

Kanpo estekak aldatu