Lesya Jainismoren kontzeptua da. Jainisten erlijioaren arabera, arimaren inguruan osatzen den argi-koroa, arimari itxura, kolore, usain edo zapore berezia ematen diona. Jainisten ustez, jokabide txarren ondorioz (asmo txarra, bekaizkeria eta gezurra) lesyak zapore garratza eta kolore iluna hartzen du; kiratsa dario, eta azala hozkatua du. Jokabide onen ondorioz, aldiz (asmo ona, zintzotasuna eta berdintasuna), arimaren argi-koroak lore-usaina hartzen du, leuna da, eztia bezain gozoa, eta argia du kolorea.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu