Lempo Finlandiako mitologia eta folklorearen izaki mitikoa da. Berez, troll motako deabrua da, hau da, itxura antropomorfoaren deabrua. Gaizkiaren oinarria da. Dena dela, joera hori kristautasunaren eraginez hartu zuen; jatorrian maitasunaren jainkoa suarekin oso estu lotuta zen: sua begiratzen Lemporen ilea ikus daiteke. Lempori maitasunean eta sexualitatean laguntza eskatzen zaio, baita ere haur osasuntsuak izateko. [1]

Literaturan aldatu

Lempo Elias Lönnrot finlandiar idazleak Kalevalan, Finlandiako poema epikoan, jaso zuen. Liburu horretan egileak finlandiarren ohitura eta uste guztien batura egin zuen eta, horregatik, ez da harritzekoa bertan deabru honen presentzia. Horren arabera, Lempo, Hiisi eta Pirurekin batera,Väinämöinen zahar jakintsua hiltzen saiatu zen. Väinämöinen, Finlandiako mitologiaren arabera, munduaren eta gaizateriaren jatorriaren oinarrian dago.

Beste esanahia aldatu

Finlandieraz lempo hitza blasfemia bezala ulertzen da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu