Leixibatxo
Leixibatxo euskal ahozko tradiziozko balada bat da. R.M. Azkuek Cancionero Popular Vasco-n bildu zuen 1870 urtean.
Hurbilpen historikoa
aldatuNoiz argitaratua
aldatuBaladak ez ziren 1850 arte argitaratu. Hau konkretuki R.M. Azkuek Cancionero Popular Vasco-n bildu zuen 1870 urtean. Hala ere, lan hau 1922-1925 urteen bitartean argitaratu zen eta hamaika liburukiz osatuta dago.
1912an sari bat irabazi zuen eta argitara eman zen. Bildumak 1800 melodia baino gehiago biltzen ditu. Azkuek, bere lana, zahar-egoitza batean betetzen zuen eta hori aukera ederra izan zen jatorri ezberdinetako melodia, abesti eta balda asko jasotzeko.
Gaia
aldatuGaia, balada erromantikoetan ohikoa zen bezala, emakume baten senarraren itzulera zen, itsasoan edo beste herrialderen batean denbora luzea eman ondoren. “Senarraren etorrera” gai multzoan sar daiteke.
Zeri buruzkoa
aldatuOrokorrean, baladek gertakizun batzuk kontatzen dituzte, baina Leixibatxok ez ditu hainbat gertakizun kontatzen bakarra baizik eta horri eszena-balada izena ematen zaio. Gainera, ez du orden kronologiko batean kontatzen, bi pertsonen arteko elkarrizketa bezala agertzen baita. Leixibatxon kontatzen dena oso kontaketa bakuna da, ez baititu planteamendu, korapilo eta bukaerarik.
Senarraren etorrera kontatzen du balada honek. Itsasoan denbora asko eman ondoren edo herritik urrun egon den senarra mozorroturik bueltatzen da emaztearen fideltasuna baieztatzeko.
Balada mota
aldatuMotaren arabera, Hispaniar erromantzeroaren antz handia du Leixibatxu baladak eta horregatik, balada panhispaniarra ere deitu ahal zaio Las señas del marido izeneko hispaniar erromantzearen antz handia baitu.
Aldaerak
aldatuBi euskalki ezberdinetan kantatu izan da. Batez ere, Bizkaian entzun izan da eta bertan bederatzi aldaera izan ditu Nafarroan aldaera bakarra izanik. Hori dela eta balada honen tituluak ere aldaerak ditu. Leixibatxoa, Leisibatxu, Leixibatxu, eta abar.
Horra mendebaleko aldaera bat:
« | - Leixibatxoa txuria dozu, andratxu gaztia |
» |
Nork musikatua
aldatuHiru Truku musika taldeak musikatu zuen idatziz jaso den balada hau eta esteka honetan letra osoa irakurri eta bertsioa musikatua entzun daiteke.
Bibliografia
aldatuNuevos Medios ( Nuevos Medios). (2014, Irailak 9) Hiru Truku - Leisibatxoa. https://www.youtube.com/watch?v=GTdWYEhVs1k tik hartua.
Lakarra J, Biguri K, Urgell B. (1984). EUSKAL BALADAK antologia eta azterketa. Lur editoriala: Donostia.