Leitzarango zentral hidroelektrikoa

Leitzarango Zentral Hidroelektrikoa Leitzarango bailaran kokatutako zentral hidroelektrikoa da.

Hurrengo ezaugarri hauetan azpimarragarria da zentral hau: Gipuzkoa osoko zentralik nabarmenena da, eta bere kanala dela eta bihurtu da famatua, bertara senderismoa oso gustoko duten asko eta asko hurbiltzen direlako. Zentral honetara heltzeko 1000 eskailera igo behar dira, horra hor, kirolzaleen interesa.

Zentral hau aurrera eraman duen enpresak beti deitu izan dio honako honi Leizarango Zentral gisa. Hala ere, bere izenik famatuena 1000 eskaileratako zentrala da. Beste zentraletaz bereizteko Iberdrola zentrala deritzo.[1]

Zentral honen aurreneko jabea "Sociedad Hidroelectrica Iberica" izan zen. 1901ean ekin zioten alor hori Bilbon Juan Urrutia ingeniari arabarrari esker.[1] 1944an "Saltos del Duero" deritzonarekin elkartu ziren "Iberduero" osatuz, 1992an Iberdrola izena eskuratu zuen.

Zentral hau, erabilera industralierako egina izan zen. Aurrekoa burutzeko elektrizitate sare bat lotu zuten Bilborekin. Sare honek inguruko zenbait enpresa ere asetu zituen.

1900ean lortu zituzten Larreta anaiek ibaiaren hedapena erabiltzako eskubideak. Arazoak zirela eta, presa gorago egin behar izan zuten. Ordudanik, hainbat eta hainbat eraldaketa suertatu dira honako zentral honetan.[1]

Olaberriako zentrala Leitzarangoa energiaz hornitzeko eraiki zuten.[1]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Central hidroeléctrica del Leizarán o de Iberdrola. (Noiz kontsultatua: 2010-02-16).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu