Leire Markinez Calvo

euskal artista

Leire Markinez Calvo (Beasain, 1978) euskal artista da.

Leire Markinez Calvo

Bizitza
JaiotzaBeasain, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakartista eta margolana

Instagram: leiremarkinez_art Edit the value on Wikidata

Arte Ederrak ikasi zituen. Pintura lantzen du bereziki eta teknika mistoez baliatzen da kolorez betetako margolanak sortzeko, abstraktuak zein figuratiboak. 2006an Chillida Lekun hasi zen lanean hezkuntza arduradun gisa eta lau urtez aritu zen bertan. [1]Egun, irakaskuntza arte tailerren antolaketarekin batera uztartzen du. Bere hitzetan, emozioen gorabeherak lantzen ditu, kolorez kolore.

Estilo artistikoa aldatu

Kolore bizi eta anitzeko pintura abstraktuak sortzen ditu. Sorkuntza horietan figuraziorik egon ez arren, biziki adierazkorrak dira. Hala ere, bere arteanak ez dute joera bera mantendu. Izan ere, 2013an elkarrizketa batean adierazi bezala, aurretik kolore ilunak erabili ohi zituen, marroixkak, lurraren tonalitate desberdinekoak.[2] Aitzitik, egun kolore argiak dira nagusi zertzelada mota anitzeko konposizioetan. Besteak beste, bere lanak Altamirako Altarte elkartean erakutsi ditu.[3]

Artistaren esanetan: "Normalean teknika ezberdinak lantzen ditut, pintura ezberdinak. Akuarelak daude, tinta, akrilikoak, oleoa, esmaltea, papela… denetik dago. Eta hori gustatzen zait, teknika ezberdinak erabiltzea eta bakoitzak eskaintzen duen texturarekin eta koloreekin jokatzea. Eta batez ere interesatzen zaidana da beraien artean sortzen diren erreakzio horiek, askotan kontrolatu gabeak direnak. Hori da nire lan egiteko modua. Garrantzia teknikari berari eta pinturari berari ematen diot, gai edo tematika jakin bati baino gehiago. Pintura erabili beharrean zerbait esateko, pintura bera da gaia."[4]

Tailerren nondik norakoak aldatu

Azken urteetan zehar, arteari lotutako eskolak ematean aritu da. Antolatzen dituen tailer horietan, margolaritzaren bitartez ahalduntze prozesuan laguntzeaz gain, emozioen kudeaketarekin laguntzea du helburu. Halaber, pinturaz gainera bestelako baliabideak erabiltzen ditu: meditazioa, mugimendua edota baieztapenak kasu. Nabarmentzekoa da zehazki emakume autoestimua eta ahalduntze-prozesuan laguntzeko tailerrak garatu dituela. Zenbait tokitan antolatu ditu tailerrak, baina bereziki Tolosan aritu da, adibidez 2019, 2020 eta 2021 urteetan zehar.[5][6][7] Alegia, bere tailerrek jarraikortasuna izan dute.

Bestelako ekarpenak aldatu

Gainera, 2007an liburu kapitulu bat argitaratu zuen izenburu honekin: "La educación artística para adultos en el tiempo libre. Estudio de casos: varios talleres de pintura de aulas de cultura de Guipúzcoa"[8] artikulua idatzi zuen eta helduekin egindako tailer artistikoeetan izandako esperientziatik abiatutako hausnarketak partekatu zituen.

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Desde lo más íntimo de Leire Markinez» El Diario Vasco 2015-06-02 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  2. (Gaztelaniaz) «Leire Markinez expone sus últimos trabajos en la sociedad Altarte» El Diario Vasco 2013-03-05 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  3. (Gaztelaniaz) «Goierriko artistak vuelve a Altarte» El Diario Vasco 2014-04-29 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  4. «Leire Markinez: «Esperimentatzea gustatzen zait, teknika ezberdinak nahastea»» Goierriko Hitza 2012-02-29 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  5. «Bozi (Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza)» ikastn.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  6. Vasco, Eusko Jaurlaritza-Gobierno. (2020-03-31). «emozioak sormenaren bidez jabetze eskola leire markinez» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  7. «Emakumeentzako jabetze eskola. Emakume margolariak itzalean: Piztu ditzagun argiak! - Tolosa - 2021-11-22» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  8. «Leire Markinez Calvo» Dialnet (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).

Kanpo estekak aldatu