Lehenengo Homo-en Kultura


Lehen Homo espezieen eboluzio biologikoarekin batera kultura teknologiaren garapena eman zen, jakien eskuratze eta predatzaileen erasoen aurrean biziraupen arrakastatsuago bat bermatuz. Kulturaren eboluzioaren ebidentzia argienak tresneria berriaren sorreran eta erabileran, biziraupenerako eredu berrien agerpenean eta ingurune berrien okupazioan islatzen dira.

Lehenengo Homo-en kultura Paleolito garaian kokatzen da. Harrizko tresneriaren agerpenak markatu zuen garai honen hasiera. Tresneria hauen “sorrera” Homo habilis espeziearekin lotzen dira -hortik datorkio “habilis” izena: trebea, abila- lehenengo harrizko tresnak duela 2.6 m.u agertu ziren, H. habilis aztarna zaharrenekin batera.

Behe Paleolitoan bi kultura gailendu ziren: Olduvai aldia eta Acheul aldia. Lehenengoa Homo habilis espeziearekin erlazionatuta eta bigarrena Homo erectus espeziearekin.

Paleolitoan aurrera egin ahala, neandertal eta garaikideekin batera Kultura Mousterientsea nabarmendu zen, baita Homo sapiens espeziearekin lotzen den Kultura Aurignazientzea ere.

Olduvai aldiaAldatu

Olduwaientsea Behe Paleolito edo Harri Aro Goiztiarreko lehen kultura da. Gaur egun, aurkitu diren garai honetako lehen aztarnak orain dela 2.6 miloi urtetakoak dira, eta Gona aztarnategi arkeologikoan aurkitu dira, Etiopiako Afar eskualdean. Kultura hau, gutxi gora behera, orain dela 1.6 m.u. amaitu zen, kultura Achelentsearen hasierarekin. Aldaketa hau bifazearen agerpenak mugatzen du, Olduwaientse aurreratuan, Acheletsearekin mugakide den garaian, alegia, ez da bifazerik agertzen. Hala eta guztiz ere, ikerlari batzuek uste dute Olduwaientse aurreratua ez litzatekela Kultura Achelentsetik desberdindu beharko. Kultura Olduwaientsea Afrikako kontinentera mugatzen da, nahiz eta Achelentsearen aurretik garatutako harrizko tresna batzuk Mundu Zaharreko beste hainbat zonetan ere aurkitu diren.

 
Kultura Oldowaientseko tresna tipikoa: proto- bifazea.

Kultura Olduwaientseak Tanzaniako Olduvai Arroileko zonatik jasotzen du izena. Olduvai, Heinrich Reck ikerlariak aztertu zuen lehen aldiz 1910. urtean, eta etorkizuneko ikerketetarako erabilgarriak izango ziren zonaldeko estratigrafiak egin zituen. Hala eta guztiz ere, Louis Leaky izan zen Olduvaiko garrantzi arkeologikoa onartu zuen lehena. Honek, gainera, Olduwaientsea kultura tipologiko berri bat bezala ezarri zuen. Datatze teknika radiometrikoak sortu zirenean, 1950. urtean, gutxi gora behera, Leaky-k Oldowaientseko muturreko garaia ere Olduvaien ezarri zuen. Oldowaientseko muturreko garaiaren gauzatzeak inpaktu nabaria izan zuen garai honetako homininien eboluzioaren ikerketan. Kultura Oldowaientseko tresna tipikoa: proto- bifazea. Olduwaientsea, xehatzeko erabiltzen diren tresnek osatzen dute gehien bat, hauek, pentsatzen da, harrizko nodulu batez edo hainbat noduluz osatuta daudela. Ezagutza hau, harriak birrintzeko beharrean oinarritzen da, honetarako balio duten tresnak maiztasun handiarekin agertzen dira Kultura Oldowaientseko guneetan. Birringailu hauek harriaren alde batetik tamaina handiko xaflak kentzen sortzen dira. Gainera, Oldowaientsean beste hainbat tresna mota ere aurkitu dira: disko formako, esfera formako, poliedro formako bifazeak; eta baita bifaze sinpleak ere. Tresna hauek birringailuaren modu antzekoan ekoizten dira, baina angelu bakar batean laminak kendu beharrean, hainbat angelu desberdinetan kentzen dira. Erabiltzen ziren arroka mota nagusiak kuartzoa, kuartzita, obsidiana edo basaltoa.

Kultura Olduwaietsea (edo I modua), arrunta zena Afrikaren ekialde eta hegoaldean, H. habilis -arekin lotu izan da (hala ere ezin dugu Paranthropus baztertu). Sukaldaritzarako (janai prozesamendua), indusketetarako (pala moduan)... erabiliak izan zitezkeen, hau da, ez zeukaten funtzio bakara.

Acheul aldiaAldatu

Achelentsea (baita Acheulian eta II Modua ere), Behe Paleolitoko adierazpen kultural arruntena da. Aurkitutako aztarna zaharrenak duela 1,65 m.u.takoak izan dira, Turkanaren mendebaldean (Kenia). Hori dela eta, adierazpen kultural honen jatorria orduan izan zela ondorioztatzen da. Dirudienez kultura honetako tresnen erabilpena H. ergaster-i dagokio (baita H. sapiens arkaikoei). Kultura hau duela 200 edo 150 K.u. amaitu zen, Neandertalen kultura agertu zenean hain zuzen (Mousterientsea edo III Modua).

Acheuleanen tokia Saint-Acheul da, Amienseko aldiri bat, Somme departamenduko hiriburua, Picardian.

John Frere, eskuarki, Acheulear eskuko aizkorentzako data oso zahar bat iradokitzen duen lehena bezala egiaztatua da. 1797an, bi adibide bidali zituen Londresko Errege Akademiara Hoxnetik, Suffolken. Historiaurreko aintzira-deposituetan aurkitu zituen, desagertutako animalien hezurrekin batera, eta ondorioztatu zuen "metalik erabiltzen ez zuten" pertsonek egin zituztela eta "oso garai zaharrekoak" zirela, "Gaur egungo mundutik haratago ere". Hala ere, bere garaikideek ez zituzten bere ideiak ezagutu, giza eboluzioaren ikuspegi aurre-darwiniar bat sinatu zutenak.

 
Kultura Achelentseko tresna tipikoa: bifazea.

Beranduago, Jacques Boucher de Crèvecoeur de Perthesek, 1836 eta 1846 artean lan eginez, Somme ibaiko hartxintxarrezko terrazetan, Abbevilletik gertu, animalia fosilizatuaren esku eta hezur aizkoren adibide gehiago jaso zituen. Beste behin ere, aurkikuntzei antzinatasun handia ematen zieten bere teoriak, bere lankideek baztertu egin zituzten, Pertheren etsai nagusietako bat, Marcel Jérôme Rigollot doktorea, Saint Acheuletik gertu erreminta gehiago aurkitzen hasi zen arte. Joseph Prestwich geologoak Abbeville eta Saint Acheul bisitatu ondoren, tresnen antzinatasuna onartua izan zen. Kultura Achelentseko tresna tipikoa: bifazea. Eskuko aizkora edo bifazea bezalako tresnek osatzen dute kultura Achelentsea. Honekin lotuta egindako berrikuntza nagusia, harria simetrikoki eta bi aldeetatik lantzean datza. Azken arrazoi hori dela eta, esku-aizkorak, hortzekin batera, ezkata handiekin edo nukleo prestatuekin egin daitezkeen bi eratara landutako erremintak dira. Hala ere, eskuko aizkora ez da kultura honetako tresna arruntena. Beste tresna batzuk, hala nola, mailu edo karraskatzaile bezala erabiltzen diren nukleoak eta karraskatzaile edo aizto bezala erabiltzen diren lazkak, arruntagoak dira.

Erabilitako materialak tokian tokiko harri moten arabera zehaztu ziren; Afrikan, adibidez, harri sedimentarioak eta igneoak, buztinezko harria eta basaltoa kasu, izan ziren erabilienak. Jatorriz beste material batzuk kaltzedonia, kuartzita, andesita, hareharria, pizarroia eta eskistoa dira. Kasu guztietan, erreminten egileek beren aizkorekin lan egiten zuten lehengaien iturritik gertu, eta horrek iradokitzen du kultura Achelentsea talde indibidualen artean transmititzen zen trebetasun-multzo bat zela.

AsiaAldatu

Afrikan kultura Achelentsea duela 1,6 m.u. agertzen da, baina Asian ez dugu tresna Achelentserik aurkitzen. Asiako H. erectus I Moduko tresnekin agertzen da.

Desberdintasun kognitiboak bi espezien arteanAldatu

H. erectus–ak Afrika II Moduko tresnak egiten hasi aurretik utziko zuen. Afrikan, aldaketa kognitiboak Asiarantz abiatu ondoren garatu izan zitezkeen.

Desberdintasunak ingurumeneanAldatu

H. erectus banbua ugaria zen tokietan bizi izan zen. Banbua lantzeko erraza da eta tresna iraunkor eta zorrotzak lortu daitezke. Bose Basin (Txina, 2-0.8 m.u.), Txinako tresna Achelentse zaharrenak aurkitu izan dira. Dirudienez, sute baten ondorioz banbu oihanak desagertu zirenean fabrikatu zituzten tresna Achelentse hauek, baina banbu oihanak suspertu ondoren I Modura itzuli ziren.

Suaren erabilera kontrolatuaAldatu

Suaren erabilera kontrolatua ezinbesteko aldaketa izan zen Homo generoaren eboluzio sozial zein teknologikoan. Suak bero iturri bat bermatzeaz gain, harrapakarien aurkako babesa, ehizarako lanabesetan aurrerakuntzak eta jakien sukaldatzea ahalbidetu zituen. Aurrerapauso kultural hauek espeziearen sakabanatze geografikoa ahalbideratu zuten, dieta eta jokamolde aldaketekin batera. Horrez gain, suaren erabilerari esker, giza aktibitatea argirik gabeko orduetara luzatu ahal izan zen.

Suaren erabilera kontrolatuaren ezagutza prozesu gradual baten parte izan zen, etapa ezberdinetan eman zena.

70 m.u.-tan datatutako primateen eboluzioa hein handi batean “angiospermoen iraultza” delakoari zor zaio. Angiospermoen agerpenak nitxo berriak ahalbidetu zizkien zuhaitzetan bizi ziren ugaztun txiki intsektujale eta bereziki fruitujale eta hostojaleei. Duela 35 m.u. tximino itxurako primateak agertu ziren, oihanean bizi izan zirenak urte luzez. Noizbehinka tximistaren batek oihan tropikalean suteren bat eragin zezakeen arren, oro har, hezetasun handiko eta begetazio dentsoko ingurune hauek su arriskutik kanpo zeuden.

Azken 10 milioi urtetan emandako klima eta begetazio aldaketek habitat eta moldapen berriak eragin zituen Mundu Zaharrean, homininien eboluzioarekin batera. Beste zenbait aldaketekin batera, oihan tropikalak, besteak beste, sabana itxurako habitatak, habitat irekiagoek, ordezkatu zituzten, non sute naturalen presentzia askoz nabariagoa izango zen. Azken aldaketa hau duela 3 milioi urte inguru eman zen.

Oihan tropikaleko tximino alderatuz, habitat irekiagoetan bizi ziren homininiek zailtasunak izango zituzten suteen eraginez galdutako fruitu eta belarrez elikatzeko. Ondorioz, beste jaki batzuen bila jo beharko zuten, bereziki garai lehorrei aurre egin ahal izateko. Hutsune hau haragi eta sustrai eta tuberkuluetatik eskuraturiko karbohidratoekin beteko zuten. Hala ere, elikadura berriak digeritzeko zailtasun gehiago emango zizkieten, eta horren aurrean, sukaldatzea ezinbestekoa izango zen digestibilitatea handitu ahal izateko.

Homo generoaren garapen nagusietako bat da zerebroaren handipena. Zerebralizazioak edo zerebroaren garapenak, oro har, kranioaren hazkuntza eragin zuen. Honi esker, zerebroko eskualdeak nabarmendu ziren, usaimenarekiko menpekotasuna murriztu eta ikusmenean zentratuz. Baina honek gastu energetiko handiagoa sortuko zuen. Zerebro handiago bat elikatzeko, ezinbestekoa izango zen kalitate altuagoko dieta bat jarraitzea, eta horretan garrantzia handia izango du jakien sukaldatzeak.

Suaren arrastoak erregistro arkeologikoanAldatu

Suteen azterketan berebiziko interesa dagoen arren, oso zaila da gizakiak nahita eragindako suteak basatietatik bereiztea. Oro har, metodologia arkeologikoak giza aktibitate nabarmena dagoen txokoak aztertzen ditu, etxebizitza base posibleak izan daitezkeenak. Etxebiztza baseen ideia oso eztabaidatua izan den arren, ikusi da badirela leku batzuk, non harrizko lanabesen metaketa dentsoak aurkitzen diren, eta beraz, homininiak leku hauetan denbora luzez mantentzen zirela edo behintzat gaba pasatzeko ohikoak izaten zirela. Suaren erabilera ematekotan, ziurrenik etxebizitza base hauetan emango zen.

Lehen ebidentziakAldatu

Suaren lehen erabilera kontrolatuaren ebidentziak Israelgo iparraldean aurkitu dira, 790 k.u-tan datatuak daude. Bertan aurkitutako tximistarri, hazi erre eta egurren aztarnek jakinaren gainean egindako suaren erabilera kontrolatua erakusten dute; izan ere, naturalki sortzen diren suteekin konparatuz gero, tenperatura desberdinetara heltzen baita.

Hala ere, baliteke aurrerapen hau Afrikan lehenago agertu izana, beste leku batzuetan aztarna zaharragoak aurkitu baitira. Kenia Iparraldean, esaterako, 3.3 m.u-tan datatutako homininiek egur zein harriekin lan egiteko ezagutzak bazituztela erakusten baitute, eta beraz, ordurako beroaren eta igurzketa propietateak ezagutzen zituztela.

Beste ebidentzia batzuk ere aurkitu diren arren, kasu askotan aurkitutako arrastoek ez dute su kontrolatua denik bermatzen:

  • Koobi Fora (Kenia, 1.6 m.u): Errauts eta animalien hezur erreak.
  • Swartkrans (Afrikaren Hegoaldea, 1.5-1 m.u): Animalien hezur fosilen zati erreak.
  • Zhoukoudian (Txina, 780 k.u): Homo erectus -aren aztarna garrantzitsuekin batera sute aztarnak.

Berrikuntza kulturalakAldatu

Suaren aurkikuntzak aukera berriak eskaini zizkien garaiko homininien:

  • Bero iturria. Honek gaueko tenperatura baxuei aurre egitea ahalbidetu zien, baita ingurune hotzagoetan bizirauteko aukera ere. Klima tropikal eta subtropikaletatik klima hotzagoetara zabaldu ziren. Beraz, hein batean hedapen geografikoa suaren aurkikuntzari zor zaiola ere esan daiteke.
  • Argia. Eguneko jarduera gauera ere luzatzea baimendu zuen. Horrez gain, kobazuloak argiztatu ahal izan zituzten.
  • Babesa. Animali depredatzaileak uxatzen zituen.
  • Dietan aldaketak. Janaria sukaldatzeko aukerak haragiaren kontsumoa izugarri handitu zuen.
  • Ehizarako onurak. Tresneria berriak egin ahal izan zituzten suaren aurkikuntzan lortutako ezagutza ezberdinei esker.
  • Arte eta zeremonietan. Arlo hauetan ere hasi ziren sua erabiltzen, baita buztingintzan ere.

Haragiaren kontsumoaAldatu

Haragiaren kontsumoaren gaineko eztabaida Australopithecus africanus garaitik eman da. Hainbat zientzialarik A. africanus-en izaera orojalean haragiaren presentzia nabarmena frogatu zuten, hala nola, garezur eta barailezurretan emandako aldaketak aztertuz.

Haragiaren garrantzia gizakiarenganAldatu

Haragian, B12 bitamina aurkitzen da, zeinak giza gorputzaren metabolismoan eta garunaren hazkundean parte hartzen duen. Dieta belarjale edo orojale baten arteko balio energetikoaren aldea argi eta garbi bereizten da. Elikagai kopurua berdina izanik, hostotzaren 100g-rekin 10-20 kilokaloria inguru eskuratuko ditugu, kantitate berdina baina frutan izan ezkero, 75 kilokaloria inguru, eta azkenik, 100g haragirekin 200 kilokaloria inguru eskuratuko ditugu. Kantitate berdinagatik etekin nabarmen handiagoa.

Haragiaren kontsumoaren aztarna zaharrenakAldatu

 
Gehiegizko A bitaminaren kontsumoaren ondorioz hezurretan ematen den malformazioa. Goi- aldean: hezur normala; behe- aldean: hezur eraldatua.

Gehiegizko A bitaminaren kontsumoagatik ematen den hezurraren malformazioa. Goi- aldean, hezur normala; behe- aldean, hezur anormala. Animalien hezurretan prozesamendu aztarnak aurkitu dira (tresnen ebaketa markak), beraz jada badakigu animalien haragia kontsumitzen zutela. Honez gain, Koobi Foran (Kenia), 1,6 m.u tan datatutako emakume baten tibia (KNM-ER 1808) geruza amorfo batez estalita zegoela ikusi zuten. Gaur egun horrelako patologiak A bitamina gehiegi kontsumitzen (A bitaminaz pozoitzean) dituzten indibiduoetan ikusi daitezke. Animalia handien gibelek A bitamina ugari daukate, beraz, hipotesi nagusia haragiaren (batik bat gibela) gehiegizko kontsumoak eragindako pozoiketak eragindako patologia izango litzateke fosilean dakusagun hezurreko geruza amorfoa.

Ehiza handiaren aztarnakAldatu

Ehizaren lehenengo aztarnakAldatu

Autore eta ikerlari askok ehizaren justifikaziorako erabilitako frogen artean garrantzitsuenetako gisa garaiko lanabes edo tresnak kontsideratu dituzte. Lehenengo homininiek sortutako tresna horiek, gizakia bere muga anatomikoetatik haratago joan ahal izatea eragin dute, harrapakariekin borrokatzeko aukera izanik (geroz eta eskala handiagoan). Lanabes horiek gabe ez legoke ehizarik eta aldi berean horretarako nahi eta beharrak lanabesen garapena ekarriko du; harri sinpleetatik arma sofistikatuagoetara.

Ehiza handiaren aztarnak eta sarraskijaleak (Erdi Pleistozenoa, 900-130 k.u)Aldatu

Gizakia duela bi milioi urte inguru hasi zen ehizan. Nabarmenena ordea, duela milioi bat urte inguru hasten da, ordurarte ehizatutako animalien haragia nahikoa ez eta animalia handiagoak ehizatzen hasten direnean. Aurkikuntza honen auzia hurrengoa da: lehenengo Homo horiek ugaztun erraldoiak ehizatzen zituzten edo, kontrara, beste harrapaki batzuk utzitako hondarrak jaten zituzten sarraskigileak ziren. Jaten zen haragia ehizatik lortua zen edo ez jakiteko, ikerlariek azterketa metodo ez- zuzen bat erabili dute: haragijaleek harrapatzen edo jaten dituzten animalien zein atal jaten duten behatu eta sarraskigileentzako ze atal uzten duten ikusi. Horrela ohartu ziren gizakiak animaliaren atal gehienak jaten zituela, bai neurri ertaineko zein handiko animalietan.

Ehiza handiaren frogapenerako adibideak:

  • Jersey (Frantzia). Labar oinean mamut eta errinozero helduen fosil ugari. Karkasek harrizko tresnen bidez zatituak izan zirela adierazten du, kranioa irekia eta hezurrak zati anatomikoen arabera ordenatu izan zirela. Nolabait animaliak labarreraino gidatu zituztela adierazten du, bertatik bultzatu eta hil ostean prozesatu ahal izateko.
  • Schöringen (Alemania, 400 k.u) 2 metro luzeratako hiru egurrezko lantza aurkitu izan dira. Tresnen ebaketa- markak zituzten ehunka zaldiren fosilekin batera. Nahiko aztarna gazteak, beraz H. erectus modernoagoen kulturaren berri ematen digute aztarna hauek.

EboluzioaAldatu

Ehizak, garunaren eboluzioa ekarri zuen, izan ere, aurreikuspen eta trebezia handia exigitzen zuen ekintza zen, baita esku trebeen beharra. Horrek guztiak gaitasun teknikoen hobekuntza ekarri zuen, eta bide batez, inteligentziaren emendia. Horrez gain, estrategia eta antolakuntzarako gaitasuna ere beharrezkoak ziren animalia handien ehiza ondo burutu ahal izateko, ekintza kolektibo bat zen heinean. Horrek, komunikatzeko gaitasun konplexuak garatzea dakar. Hortaz gain, ehiza handiak ez dio behar inmediatoei erantzuten eta beraz haragiaren kontsumorako planifikazioak egin behar izaten zituzten hurrengo egunetan, planifikatzeko gaitasuna ere landuz.

Haragiaren kontsumoak eta horrekin lotutako jarduera guztiek, giza eboluzioan eragin handia izan dute. Garunaren auziari dagokionean, handitzea nabarmena izan zen denbora tarte laburrean. Duela bi milioi urte inguru, H. rudolfensis baten garezurra 752 cm3 izatera iritsi zen, A. africanus-arena 450 cm3 zelarik (milioi erdiko denbora tartean %30eko hazkundea)

Lanaren banaketa bat emango da zeinetan ehiztariak eta elikagai bejetalen biltzaileak bereizten diren. Haragia lortzen dutenekiko menpekotasuna sortzen da, hau da, kohesio soziala ematen da ehizarako komunitatearen izaera errotuz. Izan ere, ez da haragiaren lorpena bakarrik interesatzen, baizik eta honen banaketa ere bai. Elementu horien guztien baturak kultura berri baten sorrera ekarri zuen.

BibliografiaAldatu

  • Klein, R. G. (1999). The human career: Human biological and cultural origins. Chicago: University of Chicago Press.
  • Leakey, M. D. (1971). Olduvai Gorge: Excavations in Bed I and II, 1960-1963. Cambridge: Cambridge University Press.
  • Schick, K. D., & Toth, N. (1993). Making silent stones speak: Human evolution and the dawn of technology. New York: Simon and Schuster.
  • Toth, N. (1985). The Oldowan reassessed: A close look at early stone artifacts. Journal of Archaeological Science, 12, 101-120.
  • Gowlett JAJ. 2016. The discovery of fire by humans: a long and convoluted process. Phil. Trans. R. Soc. B 371: 20150164. http://dx.doi.org/10.1098/rstb.2015.0164
  • Brittingham, A., Hren, M.T., Hartman, G. et al. Geochemical Evidence for the Control of Fire by Middle Palaeolithic Hominins. Sci Rep 9, 15368 (2019). https://doi.org/10.1038/s41598-019-51433-0
  • "Archaeologists Find Earliest Evidence of Humans Cooking With Fire | DiscoverMagazine.com". Discover Magazine. Retrieved 13 November 2016.
  • R. Barrera Luna. 2012. La carne: caza, carroñeo y evolución. Revista de claseshistoria.

Kanpo estekakAldatu