Legend of the Seeker

Telesaila

Legend of the Seeker (euskaraz: «Bilatzaileraren kondaira») 2008 eta 2010 artean Zeelanda Berrian filmatu zuten telesail estatubatuarra izan zen. Sam Raimi izan zen sortzailea eta zuzendaria, Terry Goodkind idazlearen The Sword of Truth fantasiazko liburuan onarrituta.

 Legend of the Seeker
Jatorria
Sortzailea(k)Sam Raimi eta Terry Goodkind
IzenburuaLegend of the Seeker
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua2
Atalak44
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasy television series (en) Itzuli, abenturazko telesaila eta television series based on a novel (en) Itzuli
Iraupena45 minutu
Deskribapena
OinarrituaThe Sword of Truth (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Michael Hurst (en) Itzuli
[[Kategoria:Michael Hurst (en) Itzuli zuzendutako telesailak]]
Antzezlea(k)
Craig Horner (Richard Rahl (en) Itzuli)
Bridget Regan (Kahlan Amnell (en) Itzuli)
Bruce Spence (Zeddicus Z'ul Zorander (en) Itzuli)
Craig Parker (en) Itzuli (Darken Rahl (en) Itzuli)
Tabrett Bethell (Cara (en) Itzuli)



[[Kategoria:Craig Parker (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
EkoizleaSam Raimi
Konpainia ekoizleaABC Signature (en) Itzuli
[[Kategoria:ABC Signature (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Ekoizle eragileaSam Raimi
Bestelako lanak
MusikagileaJoseph LoDuca
Emanaldia
Jatorrizko igorleabroadcast syndication (en) Itzuli
Hasiera-data2008ko azaroaren 1a
Amaiera-data2010eko maiatzaren 22a

legendoftheseeker.com
IMDB: tt0844653 Allocine: 3600 Rottentomatoes: tv/legend-of-the-seeker Metacritic: tv/legend-of-the-seeker TV.com: shows/legend-of-the-seeker Edit the value on Wikidata

Disney konpainiako ABC Signature etxeak ekoiztu zuen. Bi denboraldi izan zituen[1].

Sorrera

aldatu

Joshua Donenek eta Robert Tapertek animatu zuten Sam Reimi liburuak irakurtzera eta hasierako asmoa bost ataletako miniseriea egiteko asmoa izan bazuen ere, idazlearekin hitzegin ondoren telesail bat garatzea erabaki zuten[2]. Sam Raimik aurretik ekoiztuak zituen Hercules: The Legendary Journeys eta Xena: Warrior Princess, baina haiek duten umore eta ironia baztertu zituen Legend of the Seeker telesailerako.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Irudizko lurralde batean gertatzen da telesaila. Lurralde hark hiru eremu ditu; Mendebaldeko lurraldea, Erdialdeko lurraldea eta D'Hara. Mendebaldea eta Erdialdea horma ikusezin batek banatzen ditu. Horma hori eraiki zen magia ez zedin Mendebaldeko lurraldera iritsi. Erdialdeko lurraldean magia da nagusi eta "aitorle" izeneko emakumezkoek zaintzen dute lurralde hartako biztanleen ongizatea. D'Hara eremuan Darken Rahl ("Rahl Ilunak") agintzen du.

Rahl Ilunak Erdialdeko lurraldea inbaditzen duenean hasten da telesaila. Aitorleen nagusia den Kahlan Amnellek Mendebaldera ihes egitea lortzen du eta kondairaren arabera Rahl Ilunari aurka egingo dion "bilatzailearen" bila hasten da. Bidean Zeddicus Zu'l Zorander aztia aurkitzen du eta bien artean Richard Cypher bilatzailea aurkitu eta konbentzitzen dute kondairako bilatzailea bera dela. Hiruek Erdialdeko lurraldera jotzen dute Rahli aurre egiteko. Rahlen zerbitzari diren Mord-Sith emakumezko gerlarien aurka borroka egin beharko dute, bai eta beste hainbat izaki majikoren aurka ere.

Bigarren denboraldian laukote protgonista osatuko da, Richard Cypher bilatzailea, Kahlan Amnell aitorlea, Zeddicus Zu'l Zorander aztia eta Cara Mason Mord-Sitha.

Pertsonaiak

aldatu

Nagusiak

aldatu
  • Richard Cypher (Craig Horner): Orkatzaren haraneko basoetan bizi da, Mendebaldeko lurraldean. Gau batean Kahlan eta Zeddicus aurkituko ditu eta jakingo du kondairako bilatzailea dela. "Egiaren ezpata" darama[3].
  • Kahlan Amnell (Bridget Regan): Aitorlea da. Pertsonen maitasunaz baliatuz haren menpeko bihurtzeko gaitasuna du. Telesailean bilatzailea babesteko helburua du[4].
  • Zeddicus "Zedd" Zu'l Zorander (Bruce Spence): Richard jaio zenean, Rahl Ilunarengandik babesteko Mendebaldeko Lurraldera eraman eta bertan ezkutatu zuen. Richarden laguntzailea da. Gerora jakingo da haren aitona dela.
  • Cara (Tabrett Bethell): Telesailaren hasieran Rahlen zerbitzaria da, Mord-Sithen artean beldurgarriena. Bekaizkeriaz Mord-Sithek kanporatu egin zuten eta Richardek salbatu egin zuen. Ordutik bilatzailearen lagun leiala da.
  • Darken Rahl (Craig Parker): D'Harako tiranoa da. Gainerako Lurraldeak konkistatu nahi ditu eta biztanleak esklabo bihurtu.

Ohikoak

aldatu

Telesailaren amaiera

aldatu

Hasieratik ez zituen kritika onak izan. Hercules eta Xena bezala barre egitekoa ez zela aurpegiratu zitzaien[5] eta emozio handirik ere ez zuela[6]. Ondorioz ezer berririk ez zuela aportatzen esaten zen. Craig Horner eta Bridget Reganen pertsonaiek onarpena izan zuten baina gainerakoen interpretazioa ez omen zen sinesgarria[7]. Horren ondorioz ABC kateak telesaila bertan behera uztea erabaki zuen.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Syndication Fantasy: ‘Seeker’ Renewed - TVWeek - News» web.archive.org 2009-01-31 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  2. «Sam Raimi, Bridget Regan, Craig Horner | Interviews | SCI FI Weekly» web.archive.org 2008-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  3. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  4. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  5. «'Legend of the Seeker' review - From Inside the Box - Zap2it» web.archive.org 2008-12-05 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  6. «'Legend of the Seeker' -- Newsday.com» web.archive.org 2008-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
  7. (Ingelesez) X; Instagram; Email; Facebook. (2008-10-31). «Truth, evil and the riches of syndication» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).

Kanpo estekak

aldatu