Lege Onartezinak
Lege Onartezinak (ingelesez Intolerable Acts, literalki "Agiri Onartezinak") 1774an Britainiar Parlamentuak Hamahiru Kolonietan hedatuz zihoan Amerikar Iraultzari aurre egiteko onartu zituen lege sailari amerikar kolonoek emandako izendapena da; aldiz, britainiarrek Coercive Acts edota Punitive Acts ("Lege Koaktiboak" edota "Zigor Legeak") izendapenekin deitu zituzten. Bostongo Tearen Matxinadaren ondorioz onartu ziren.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/27/Boston_tea_party.jpg/220px-Boston_tea_party.jpg)
Lege multzo honek istiluak baretu beharren aurkako efektua sorrarazi zuten, Iraultza eta ezegonkokortasuna areagotuz, eta Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerra eta Kongresu Kontinentalaren sorreraren prosezua bizkortuaraziz.