Lebitar (hebreeraz: לֵוִי‎, Levi, Lēwî, "atxikita") Levi-ren leinuko israeldarra izan zen, tenpluaren zerbitzuan aritzen zena.[1] Bere burua Jakob eta Learen hirugarren semea zen Leviren oinordekotzat zuten.

Bere eginkizun erlijioso eta politiken truke, beste tribuek detxemak ordaintzen zizkieten lebitarrei.[2] Apaizak Kohanim zuten izena eta kohanim ez zirenak musikariak edo zaindariak ziren.

Josuek israeldarrak Kanaanera eraman zituenean, lebitarrak hiriak bereganatu ez zituzten bakarrak izan ziren, hauek "Jauna baitute ondare, berak hitzeman bezala"[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu