Lazaroren piztuera

Lazaroren berpizkundea» orritik birbideratua)

Lazaroren piztuera Joanen Ebanjelioan ( Jn 11:1-44) baino ez den agertzen Jesusen miraria izan zen, noiz la egun hilda zeramatzan Lazaro Betaniakoa berpiztu zuen.[1] Joanen arabera, bere piztuera egin baino lehen eginiko azken miraria izan zen. Kristau ikonografian askotan landutako gaia izan da.

Duccioren 'Lazaroaren piztuera', 1310–11

Bibliak honela azaltzen du:

« Jesus, ostera ere hunkiturik, hilobira hurbildu zen. Hartzulo bat zen, harri batez estalia. Jesusek esan zuen:

– Kendu harria.
Martak, Lazaro zenaren arrebak, erantzun zion:
– Jauna, kiratsa botako du, lau egun daramatza eta.
Jesusek erantzun zion:
– Ez dizut, bada, esan, sinesten baduzu Jainkoaren aintza ikusiko duzula?
Kendu zuten, bada, harria. Jesusek, begiak zerurantz jasorik, esan zuen: «Eskerrak zuri, Aita, entzun didazulako. Nik badakit beti entzuten didazuna; baina inguruan den jendearengatik diot, zuk bidali nauzula sinets dezaten».
Ondoren, ozenki egin zuen deiadar: «Lazaro, zatoz kanpora!» Eta hildakoa hartzulotik irten zen. Esku-oinak oihal-zerrendaz loturik eta aurpegia zapi batez estalirik zituen. Jesusek esan zien: «Aska ezazue eta utzi joaten»

»

—Joan 11,38-44


Erreferentziak

aldatu
  1. The Miracles of Jesus Christ, John. (1817). Manchester, 274 or..
  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak

aldatu