Layli Miller-Muro (Bashir, 1972ko martxoaren 24a) estatubatuar abokatu eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista da. Tahirih Justizia Zentroaren sortzaile eta zuzendari exekutiboa da. Emakumeen kontrako indarkeria desberdinak salatzen ditu, besteak beste, bortxaketa, emakumeen genitalen mutilazioa, indarkeria, giza salerosketa eta ezkontza behartua.[1][2]

Layli Miller-Muro
Bizitza
Jaiotza1972 (51/52 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaWashington College of Law (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta aktibista
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBahá'í fedea

Biografia aldatu

1997an, Matter of Kasinga-ren parte zenean, Estatu Batuetako aurrekari nazionala ezarri eta asilo legea aldatu zuen kasu ospetsu batekin. Fauziya Kassindja, 17 urteko neska bat, Togotik alde egin zuen behartutako ezkontza poligamiko baten beldurrez eta emakumezkoen mutilazio genitalaren beldurrez, 1996an eman zion asiloa AEBetako Immigraziorako Apelazio Batzordeak.[3] Erabaki honek generoaren araberako jazarpena asilorako arrazoi gisa aitortzeko ateak ireki zituen. Berak eta Kassindja kasuari buruzko liburua idatzi zuten elkarrekin Do They Hear You When You Cry?/Negar egiten duzunean entzuten zaituztete? (Delacorte Press, 1998).

Miller-Muro AEBetako Justizia Saileko, Immigrazioko Apelazio Batzordeko abokatu-aholkularia izan zen eta ondoren, Arnold & Porter-en abokatua izan zen, non nazioarteko auzietan jardun zuen.[4] Ondoren, Tahirih Justizia Zentroa sortu zuen. [4]

Tahirih,[5] [6] irabazi-asmorik gabeko enpresak 6 lange izatetik 70 baino gehiagora pasatu da, bulegoak Houston, Baltimore eta San Frantziskon zabalduz.[7] Bere kudeaketa egokia eta programa berritzaileak aintzat hartuta, Miller-Muroren gidaritzapean, Tahirih-k The Washington Post Award for Management Excellence [8] irabazi zuen eta Stanford Social Innovation Review-en pro bono zerbitzuen erabilera berritzaileagatik aitorpena lortu zuen. [9]

Sariak eta Aitortzak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu