Ingelesezko lawfare terminoa, gerra juridiko edo gerra judizial gisa itzul daitekeena, XXI. mendeko lehen hamarkadatik aurrera erabili izan den ingelesezko esamolde bat da[1], nazioko eta nazioarteko lege-prozeduren gehiegizko erabilerari erreferentzia egiteko, legezkotasun-itxura mantenduz, aurkari baten aurka herriaren gaitzespena eragiteko helburuarekin. Hitza oraindik ez da agertzen Oxforden Hiztegian, eta "Law" (Legea) eta "Warfare" (gerrarako espedizioa) hitzen uzkurdura gramatikal bat da[2]. Lawfareak hainbat emaitza lortzea ahalbidetzen du, arerio politikoak bidegabe geldiaraztea, finantzak geldiaraztea eta aurkariak desprestigiatzea, baita gobernuak ahultzea edo kentzea ere.

Lawfarea kolpe bigunaren fenomenoarekin lotzen da eta bat etorri ohi da, botere politikoari bidegabeko sarbidea emateko modu bat indar militarrak erabili gabe, gizarteen, sare sozialen eta komunikabideen barne zatiketak manipulatuz.

Adiera hau XXI. mendearen hasieran hasi zen erabiltzen, Estatu Batuetako Indar Armatuen ikerketa estrategikoen esparruan, gerra batean ahulena zen bandoak nazioarteko instantzia judizialak giza eskubideak babesteko erabiltzea zalantzan jartzeko.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «About Lawfare: A Brief History of the Term and the Site» Lawfare 2015-05-14 (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
  2. «Wayback Machine» web.archive.org 2011-08-07 (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).

Kanpo estekakAldatu