Las semanas del jardín

Las semanas del jardín (Lorategiaren asteak) Miguel de Cervantes idazle espainiarrak idatzitako eleberri galdua da. Egileak lana 1616an aipatu zuen, hil aurretik Los trabajos de Persiles y Sigismunda lanaren eskaintzan. Espainiako literaturan izenburu mitikoa da.

Las semanas del jardín
Jatorria
Egilea(k)Miguel de Cervantes
IzenburuaLas semanas del jardín
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Argumentu nagusiakomedia

Hipotesiak aldatu

Liburu honen inguruan hipotesi desberdinak azaldu dira. 1874an, lehen aldiz, Cervantesen Diálogo entre Cilenia y Selanio sobre la vida del campo liburua plazaratu zen. Ikerlari batzuen ustez Las semanas del jardín barruan egon zitekeen. Horrela dio, esaterako Daniel Eisenbergek 1988an prestatu zen edizioaren komentarioan.[1]

Egileak, Diálogo entre Cilenia y Selanio sobre la vida del campo liburuan, [Urrezko Mendea|Urrezko Mende]ko idazle askok bezala, bi pertsonaiaren arteko elkarrizketa formala eta estilizatua erabiltzen du, hiriko eta landa-eremuko bizitzaren inguruko ideia batzuk eta bakoitzaren aldeko eta kontrako argudioak ezagutarazteko. Lan honetan, Cilenia hiriko bizitzaren defendatzailea da, Selaniok landa-bizitzaren apologia egiten duen bitartean. Elkarrizketaren amaieran, Cileniak Selanio gonbidatzen du hiriko bizitzaren alderdi positiboaz hitz egitera, landaren bizitza gogora ekarri ondoren, eta beste egun batean itzultzea proposatzen dio, solaskideak onartzen duen moduan.

Omenaldia aldatu

Espainiako literaturan Las semanas del jardín mitifikatua izan da eta, ondorioz, zenbait egilek omendu dute:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu