Lapurdi plaza (Tolosa)
Lapurdi plaza Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen plaza bat da. Tolosako Alde Zaharreko iparraldeko muturrean dago, Oria ibaia eta Arrameleko zubiaren alboan dago, Belate kalea eta Rondilla kalearen hasieraren artean hedatzen da.
Lapurdi plaza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Tolosa |
Koordenatuak | 43°08′N 2°04′W / 43.14°N 2.07°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2010eko urriaren 9a |
Arkitektura | |
2007an eraikitzen hasi zen eta 2010eko urriaren 9an inauguratu zen. 4.000 metro karratuko oinplanoa du, eta 221 ibilgailuentzako lurrazpiko aparkalekua du, 117 auzotarrentzat eta 104 gainerako erabiltzaileentzat.