Lankide eztabaida:Josugoni/2006 maiatza-abuztua

Txantiloi info herri aldatu

Iparraldeko udalerrien inguruan diozunarekin ados nago, agian Txantiloi:Ipar Euskal udalerri sortu beharko litzateke horretarako; hori nahi baduzu zure esku, nik baino hobeto jakingo duzu-eta ;) Bestalde, nik uste dut armarria eta bandera mantentzea interesgarria dela, agian guztietan ez dugu jartzeko aukera izango, baina bai zenbaitetan. Beste hizkuntza askotan ere badaukate aukera hori eta niri behintzat interesgarria iruditzen zait, gainera euskal udalerriak gureak direla kontuan izanez, informazio zabala eskaintzen saiatu beharko ginateke, poliki-poliki betetzen joan arren. --TXiKi 14:29, 17 Maiatza 2006 (UTC)

Txantiloiak artikuluetan aldatu

Artikuluetan txantiloiak ezartzen dituzunean, dauden argazkie "center" edo "right" kodea aldatu "left" ezarriz, honela argazkiak ezkerreko aldean agertuko dira, eta 250px baino gehiago ez ipini, argazki osoa irteteko moztu gabe. Mila esker Kabri, (erantzunak hemen) 19:08, 20 Maiatza 2006 (UTC)

Bai, zeren zuk 1000ko pantaila edukiko duzu, baina nerea 800ekoa da... eta webgune guztiak 800x600erako egiten dira (gehienak). Wikipedia guztietan honela egiten da, beraz ahal baldin badezu, left ipini eta argazkiak 250px baino gutxiagokoak. Tamaina ez du inporta, argazkia ikusi nahi duenak, gainean klikatuko du. Kabri, (erantzunak hemen) 19:35, 20 Maiatza 2006 (UTC)

Mende eta hamarkaden txantiloiak aldatu

Gustatu zait zure ideia, eta proba egin ondoren ongi geratzen dela uste dut, begiratu orain ea zer iruditzen zaizun zuri, baina "hamarkada" testu errepikakor hori kentzeak garbitasuna ekartzen du, bai. Bestalde, I. mendea - II. mendea... jartzen zuen lekuan I.a - II.a ere jarri dut, ideia berberakin. --TXiKi 14:42, 23 Maiatza 2006 (UTC)

Arrapostua aldatu

Bai, milesker Josu egingo dut. --Laminak 10:13, 25 Maiatza 2006 (UTC)

Berriz aldatu

Bai, bai, bainan irudi hori wikipediatik hartu dut, berriz behar dut egin irudi eman ? commons sarturik? --Laminak 10:13, 25 Maiatza 2006 (UTC)

Argazkiak aldatu

eskerrikasko abixatzeagatik, Josugoni.

Eske aurretik pare bat aldiz saiatu izan naiz argazkia hortil lortzen eta enun aurkitu, bestela argazkia hor ez badet bilatzen Commons-era igo eta gero hortik hartu dezaket ezta?

Milesker, Milesker, Milesker berriro aldatu

Aupa, Milesker ainitz Josugoni informazioak bidali duzun.

--Laminak 14:57, 26 Maiatza 2006 (UTC)

Euskal Herriko armarriak eta banderak aldatu

Kaixo, azkenaldian Euskal Herriko udalerriei txantiloia txertatzen ari zarela-eta (oso lan ona, portzierto), aurkitu dudan webgune batetaz jakinarazi nahi nizuke. Bertan Euskal Herriko armarri eta bandera dezente aurki daitezke. Ez dakit irudi hauek ze lizentzia mota izan dezaketen, tokian tokiko udalarenak direnez... agian zuk zerbait jakingo duzu honen inguruan. Webgune horretan ez dut kontaktu helbiderik aurkitzen behintzat, baina pertsonala dirudi. Webgunea hauxe da, begiratu ea zer iruditzen zaizun, baliogarria izan dakiguke, ezta? Gipuzkoako zenbait bandera daude, esate baterako. --TXiKi 10:29, 29 Maiatza 2006 (UTC)

Saint Pierre eta Mikelune aldatu

Kaixo, Sorry to answer to you in english but my euskara is too weak. I picked up all islands and countries' names from this site, where it's written Saint Pierre eta Mikelune. Is that website got wrong spelling ? --Muturzikin 20:29, 30 Maiatza 2006 (UTC)

Udalerrien txantiloietako loturak aldatu

Kaixo, Portugalgo udalerrientzako txantiloi bat sortu dut EU udalerri txantiloian oinarrituz, eta arazotxo batekin topo egin dut. Esate baterako, {{{eskualdea}}} aldagaiaren lekuan zuzenean lotura jartzen du txantiloiak: [[{{{eskualdea}}}]]. Nire kasuan, adibidez, Amares udalerriaren artikuluan eskualdea Cávado denez, [[Cavado (eskualdea)|Cávado]] itxurako lotura nahi nuen, hau da, loturaren helbidea eta erakusten den testua ezberdinak. {{{eskualdea}}} aldagaiaren barruan barra bertikal hori sartzen badut, ordea, aldagaiaren amaiera bezala kontsideratzen du, eta ez du nahi dudana egiten. Ez dakit honentzako soluziorik ezagutzen duzun, edo agian txantiloiak muga hori duen. --TXiKi 09:32, 31 Maiatza 2006 (UTC)

Ongi dago egin duzun aldaketa. Erregio eta eskualde kontzeptuak aldatu egin dituzu ordea, eskualde eta azpi-eskualderen ordez. Orain arte erregio eta azpi-erregio edo eskualdetan egin dugu Portugalgo banaketa administratiboa (portugesez erregioak eta azpi-erregioak dira). Zein kriterio erabili duzu terminologia hori erabiltzeko? --TXiKi 09:54, 31 Maiatza 2006 (UTC)
Ados, egingo ditut aldaketak, mila esker ;) --TXiKi 09:59, 31 Maiatza 2006 (UTC)

Ez da ezer mutil, denok egiten ditugun gauzak dira... batek ez baditu ikusten besteak ikusten ditu erruak... ongi izan ;) Kabri, (erantzunak hemen) 16:43, 31 Maiatza 2006 (UTC)

Urteurrenak aldatu

Praktikoagoa da azalean bertan jartzea, bai. Bestela egun guztien txantiloietan txertatu beharko litzateke kode hori, eta alferrikako lana da azalean gehitu daitekeelako. Beste edozein aldaketa egitea behar baduzu, esaidazu lasai. Ongi izan --TXiKi 08:52, 1 Ekaina 2006 (UTC)

Euskal wikiatlasa aldatu

Niregatik ondo, egia esan lehen ere konturatu naiz horretaz... zuk zeuk egiten baduzu niregatik bikain! - Theklan 11:18, 1 Ekaina 2006 (UTC)

Herriak aldatu

Egia esan, agian arrazoia duzu. Gauza da botak erabiltzen ikasten nagoela eta zerbaitekin egin behar dut froga. Herriekin egitea ez zitzaidan gaizki iruditzen, eta horregatik horrela egin dut. Ikusten duzunez ez ditut guztiak egin... eta Errioxakoak modu batez egin nituen bitartean hauek txantiloia jarrita egin ditut (Huescakoak). Orain bukatu duela horiek egiten ez ditut gehiago egingo herriena, momentuz. Beste gauzatxo batzuk egin behar direnean nola egin jakiteko baino ez zen. -Theklan 14:36, 2 Ekaina 2006 (UTC)

Nagusia txantiloia aldatu

Aupa! Ideia ona da luparena... zergatik ez duzu jartzen zuzenean nagusia txantiloian eta horrela ez da beti aldatu behar?-Theklan 17:32, 2 Ekaina 2006 (UTC)

GI kodea aldatu

Ez duzu arrazoi, Gipuzkoako ISO kodea, administrazioek erabiltzen dituztenak, SS da. Arabarena VI den bezala. Errepideak, Gipuzkoako Aldundiarenak direlako, eta ez dakit zergaitik GI erabiltzen dute; baina berez GI Gironarenak dira. Hango errepideak, GItik hasten baitira ere. Jakin ezazu, kode hauek ez direla soilik matrikuletan erabiltzen. Kabri, (erantzunak hemen) 16:54, 5 Ekaina 2006 (UTC)

Ni ere ados nago Kabrirekin. GI Gipuzkoako Foru Aldundiak erabiltzen duen kodea da eta ezin da artikuluan kode ofizialtzat jarri. Izan ere ISO 3166 estandarra da kode guzti hauek definitzen dituena, eta horren arabera GI Gibraltarri dagokio. Berez, Gipuzkoari ES-SS dagokio (badakit itsusia dela), eta matrikulak ezarri zituztenean ere estandar hauetan oinarritu ziren. Koderen bat jartzekotan beraz hori jarri beharko litzateke. --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:41, 5 Ekaina 2006 (UTC)
Baina probintziaren txantiloian jartzen dituzun datuek ofizialak behar dute izan, ezin duzu zuk asmatutako kode bat jarri. Beste gauza bat izan daiteke [[Gipuzkoa|GI]] laburdura erabiltzea zenbait kasutan, horrela komeni delako, baina txantiloian kode bezala sartu ez, ez baita ezer kode hori, asmakuntza baizik. Gainera, NA bilatzerakoan, asko eta asko sodioaren bila aritu daitezke, adibidez, honenbestez argipena sortu behar, eta metodologia honek ez du balio. --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:49, 5 Ekaina 2006 (UTC)

Jaiak/Santuak aldatu

Kaixo berriz ere! Ikusi dut Kabriren eztabaida orrian egin duzun proposamena, eta santuena ongi iruditzen zait. Jaiena ere ongi legoke, baina agian jai gehiegi daude eta leku asko hartuko lukete ez? Bestela ongi iruditzen zait. Bestalde, santu ohikoenen euskarazko izenak Euskaltzaindiak adostu zituen bere 66. arauan, agian horrek balioko dizu. --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:11, 5 Ekaina 2006 (UTC)

Aritu naiz bila, baina ez dut ezer aurkitu, zuk esan duzun irudi horixe baino ez. Dena dela, edozer gauza aurkituz gero esango dizut, interesgarria litzateke proposatu duzuna-eta. Ongi izan, --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:44, 5 Ekaina 2006 (UTC)

Santuaren izena aldatu

Kaixo, ondo iruditzen zait, baina gauza hau denon artean erabakitzekoa da, beraz Bozketa orrian bozketa bat sortzea gomendatzen dizut. Eta argazkiaren azpian hobeago geratzen da. Argazkia goikaldean, geroago santorala eta geroago urteurrenak. Hala ere, ez ezazu oraindik ezer ipini eta bozkatuko dugu. Kabri, (erantzunak hemen) 12:02, 6 Ekaina 2006 (UTC)

Seaska egutegia aldatu

Ba ez dakit. Egunero Garan agertzne dira egun horretakoak, bestela nonbaiten begiratu ahal izango nuke eta agian hilabete batekoak apuntatu. Saiatuko nintzateke, baina ondo legoke egitea txantiloia eta gero betetzen joatea. -Theklan 17:02, 7 Ekaina 2006 (UTC)

Irlak edo uharteak aldatu

Kaixo, Egia esan hobe dago uharte hitza irla baino. Arazoa da badagoela irlak izeneko kategoria bat eta bertan daudela batzuk. Ya jarri zarela agian hoberena da hori aldatzea eta REDIRECT bat egitea batetik bestera, ezta? -Theklan 09:45, 9 Ekaina 2006 (UTC)

Eguneko txantiloiak, amerikarrak, eta abar aldatu

Estilo gidarena irakurri gabea neukan, eskerrik asko gogorarazteagatik. EEBBetako kultura zer da? Euskal Herriko gertaerarik egon ezean hobeto zerbait egotea ez? gertaera giriak ipinita izan behar bada ere ;) --etxeorratz (hemen idatzi) 17:19, 10 Ekaina 2006 (UTC)

Lasai, etorri berria izanda oraindik gauza batzuk ez dakizkit behar bezain ondo, ta ondo dago, norbaiteik zuzentzea, gauzak gero ta hobeago egiteko. --etxeorratz (hemen idatzi) 17:50, 10 Ekaina 2006 (UTC)

Frantziako lurraldeen izenak aldatu

Kaixo Josu, oker ez banago zu hasi zinen Frantziako lurraldeen txantiloi eta artikuluak egiten, eta zuk egin dituzu orain arte daudenak, ezta? Honen inguruko albiste baten inguruan jakinarazi nahi nizuke, izan ere Euskaltzaindiak bere 36. araua eguneratu du, Frantziako eskualde, departamendu eta hiriburuei dagokiena hain zuzen ere. Ikusi dut izen batzuk ez datozela bat Wikipedian ditugunekin, eta horregatik komentatzen dizut, agian berrikusketa bat egiteko. Ongi izan, --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:11, 11 Ekaina 2006 (UTC)

Egia esan zuk esaten dituzun bitxikeria horiek nik ere antzeman nituen, eta ez nion zentzu askorik ikusten. Nik uste dut historikoki euskaraz zein izen erabili izan den begiratzen dutela, eta Haut Rhin inoiz ez bada euskarazko testu baten aurkitu, ba bere horretan utzi... ez dakit, baina arraroa da bai. Horrexegatik ere komentatu nahi nizun zuri edozein aldaketa egin aurretik. Posta mezu bat bidaliko diet Euskaltzaindiakoei, ea zerbait argitzen didaten honen inguruan eta komentatuko dizut, ados? Bestalde, Euskaltzaindiak duela hilabete pare bat hasita, Plazaberri aldizkari digitala ateratzen hasi da, eta bertara harpidetzeko aukera ere badago, albisteak e-postaz jasotzeko. Interesgarria da, horri esker jakin izan baitut eguneraketaren berri. --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:08, 11 Ekaina 2006 (UTC)
Aupa! Euskaltzaindiakoei idatzi nien Frantziako izenena argitzeko eskatuz eta hona erantzuna:
Aspaldian finkatu zituen Euskaltzaindiak Frantziako izenak, eta oraingo honetan, falta ziren izen batzuk eta huts solteak baino ez ditu zuzendu, muinean sartu gabe. Uste izan zuen Onomastika batzordeak eta hileroko bilkurak horrela onartu eta hobe zela aldaketarik ez egitea, erabiltzaileak, bereziki, ikasleak, ez zoratzeko.
Ez zait gustatzen hori egin izana. Gauzak ongi egin behar dira, eta ez errazena, baina tira... --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:07, 13 Ekaina 2006 (UTC)
Nik momentuz bere horretan utziko nuke, Euskaltzaindiaren hasierako izenak errespetatuz, baina oraingo zentzugabeko horiek erabili duzun logika horrekin itzulita utziko nituzke. Niri ongi egin duzula iruditzen zait. Aurrerago Euskaltzaindiak aldaketak egingo balitu ikusiko genuke, baina jasotako erantzunaren arabera ez dakit ba nik... --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:50, 17 Ekaina 2006 (UTC)

Orrialde aldatu

Ba jendeak izugarrizko nahasteak egiten ditu horrelakoekin, egia esan. Nik denetarik ikusi izan dut (webgune, web orrialde, web orri...), eta aspaldi aritu nintzen egokiena zein izango zen pentsatzen. Alde batetik erdarako sitio web edo website kontzeptuari jende askok eta askok web orri deitzen dio (Euskaltermek ere horrela azaltzen du), baina egokia webgune da. Ezberdindu beharra dago gune osoa eta dokumentu bakar bat, hau da, Wikipedia osoa eta Azalaren orrialdea, adibidez. Nik beti erabiltzen ditut webgune osoarentzako, eta web orrialde dokumentu bakarrarentzako. Eta ez naiz erdaran oinarritu horretarako. Orri bat eta orrialde baten arteko ezberdintasuna lehenak bi alde dituela idazteko, eta bigarrenak bakarra. Azken finean web dokumentu bat paperarekin parekatu nahi izan zen (hizkuntza guztietan, Internet armiarma sare batekin parekatu zen bezalaxe), eta web dokumentu batek inoiz ez dauzka bi alde, bakarra baizik. Honenbestez, orri ez zait egokia iruditzen web dokumentu batentzako eta orrialde hitza erabiltzea iruditzen zait egokia. Web orrialde artikulua ere izen horrekin sortu nuen... ez dakit azaldu dizudan :P --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 20:28, 12 Ekaina 2006 (UTC)

Ulertzen dizut bai, baina uste dut izen egokia aukeratzeko ez dela politena edo laburrena zein den aztertu behar. Webgunea badakit zer den, web orrialdea ere bai, eta web orria jendeak biei deitzeko erabiltzen du (Euskaltermek ere bai) eta nire ustez ez da ez bata eta ez bestea. Orrialde eta orri, biak baliozkoak direla usteko banu, arrazoia emango nizuke, laburtasun horregatik, baina nire ustez orri hitzak ez du balio. Era berean gazteleraz hoja laburragoa ere bada, eta ez dute erabiltzen. Ez dakit ba, a ze komeriak jeje Bozketa bat sortzea proposatzen dizut, zure azalpena eta nirea bertan jarriz, zer iruditzen? --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:15, 12 Ekaina 2006 (UTC)

Txantiloiak aldatu

Arrastion Josu. Sortu edo aldatu ditudan txantiloi batzuetan zu ere lanean aritu zarela ikusi dut. Esango bazenit nola duzun nahiago eta zergatik, ez zinateke nire atzetik ibili beharko aldaketak egiten eta nik ere gehiago ikasiko dut. Zer diozu?—Barrie 15:43, 18 Ekaina 2006 (UTC) (erantzunak hemen)

Arrazoia duzu indar gehiegi hartzen duela esatean, bai Mila esker! eta bai txantiloia artikulu hasieran jartzeak. Hemendik aurrera amaieran jarriko ditut. Dena den, artikulu xumeek hasiera eta bukaera nahiko hurbil dituzte. Eskerrak ematearena, ordea, bereizita utziko nuke. Ea norbait bultzatzen den artikulu mota hauek garatzen; baliteke horrek bultzaraztea, ez duzu uste? Beraz, ez badidazu esaten ezer, Mila esker! nabarmenduta utziko dut. Eta ez eskatu barkamenik. Ziur, egokiena iruditzen zitzaizuna egin duzula.—Barrie 16:05, 18 Ekaina 2006 (UTC) (erantzunak hemen)

Uribe Kosta aldatu

Orain beste proiektu baten nabil, fisikako unitateak eta magnitudeak definitzen. Gainera, nahiko lanpeturik nabil azterketekin. Dena den, asko eskertzen dizkizut zure animoak lan egitera asko laguntzen dutelako. --Pello 17:10, 19 Ekaina 2006 (UTC)

Txantiloi:Hondartza laburpen aldatu

Kaixo Josu, egia esan nire ustez Hondar mota hobeto gelditzen da, biak ongi dauden arren. Orain dagoen Hare mota hori gainera ez da egokia, hareak a itsatsia baitauka. Dena dela, Pellori komentatu, txantiloia berak egin du-eta. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:10, 20 Ekaina 2006 (UTC)

Niri ez didazue ezer komentatu behar, lasai. Jarrera egokiena, nire ustez, artikulu berako eztabaidan idaztea da; horrela denok parte hartu ahal izango dugu. Bestela aldatu ezer esan gabe. Dena den, nik gazteleratik euskerara kopiatu eta pare bat gauza moldatu baino ez dut egin. Gainera artikulu horren eztabaida interesgarria da oso artikulu aldagarria delako, datu asko gehitu edo kendu daitezke.--Pello 22:29, 20 Ekaina 2006 (UTC)

Bolibia aldatu

Aupa Josu, ba nik Euskaltzaindiaren 38. arauari jarraituz egin dut izen aldaketa hori. Egia esan ez dut horretarako beste irizpiderik izan, baina nahikoa pisutsua iruditu zait arrazoi hori. Zer iruditzen? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 18:54, 21 Ekaina 2006 (UTC)

Txantiloi:Info herri aldatu

Berezi xamarra bada herrien txantiloi hau bai. Alde batetik ideia ona izan duzu EU Udalerri txantiloian oinarritzean, baina bestalde uste dut datu gehiegi direla herriekin osatzeko (koordenatuak, azalera, garaiera... ez dakit horiek lortzerik dugun). Datu gutxi batzuk izan ezik beste guztiak udalerriaren berdinak izango dira: distantzia, alkatea, eskualdea,... Guzti hau errepikakorra dela uste dut; datu gutxiago duen txantiloi bat sortuko nuke (azalera, biztanleria, dentsitatea, koordenatuak, ze udalerriri dagokion, eta beste zerbait) eta udalerriarekiko ezberdina duten informazio hori eskuratzeko modurik ez badaukagu, ez nieke txantiloirik jarriko ere, udalerriarekiko errepikatzen diren datuak jartzea alferrikakoa iruditzen baitzait. Orain daukaten informazioarekin jartzeak zentzurik ez dauka nire ustez. Kendu egingo nituzke nik. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:25, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Milan/Milano aldatu

Kaixo Josu, ikusi dut Milano jartzen zuen lekuan Milan jarri duzula Lombardiako artikuluan. Euskaraz horrela esaten da edo? Euskaltzaindiak uste dut honen inguruan ez duela ezer erabaki, eta Berrian bietara idatzi izan dutela ikusi dut. Horrela bada, eta ezer erabakita ez badago, ez genuke toponimo ofiziala mantendu beharko? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:53, 25 Ekaina 2006 (UTC)

Ez zaie arrazoirik falta zure irizpideei, baina ez nago guztiz ados. Zuk esan bezala jokatuz gero, Napoli beharrean, napolierazko Napule jarri beharko genuke, eta horrela kasu dezente izango genituzke, eta guztiekin berdin egin behar. Cagliari sardinieraz Casteddu, eta izen hau ez da erabiltzen. Beraz, jokamolde berezi hori Milanorekin bakarrik erabiltzea ez zait egoki iruditzen. Nik toponimoen alde egingo nuke, baina nire iritzia baino ez da. Momentuz Milano birzuzenketa bezala behintzat sortuko dut. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:36, 25 Ekaina 2006 (UTC)
Euskaltzaindiak honen inguruan ere ezer erabaki ez duenez Berrian nola idatzi izan duten begiratu dut, eta noizbait Genoa erabili duten arren, Genova izan da zalantzarik gabe erabiliena. Ezagunena, euskaraz erabiliena, eta gainera toponimo ofiziala dela kontuan izanez, Genova erabiliko nuke nik. Ongi izan! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:53, 25 Ekaina 2006 (UTC)

Herritar ezagunak aldatu

Kaixo Josu, zalantza bat galdetzeko idazten dizut. Donostiako artikuluko Donostiar ezagunak atal hori bezalaxe, Arrasatekoan Arrasatear ezagunak atala sortu dut. Baina honen inguruan argi ez daukadana da bertan adierazten diren pertsona horiek bertan jaiotakoak izan behar duten edo ez. Nire zalantza Jose Maria Arizmendiarrietarekin bururatu zait. Izan ere, bera Markinan jaiotakoa da, baina Arrasateren historiako pertsonarik garrantzitsuenetakoa da zalantzarik gabe, berak sortu eta bultzatu baitzuen MCC kooperatiba. Zein irizpide erabili dituzu zuk? Jose Maria Arizmendiarrieta Arrasatear ezagun bezala jarriko zenuke? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:31, 27 Ekaina 2006 (UTC)

Aproposa iruditzen zait zuk komentatzen duzuna jartzea, horrela jarriko dut, mila esker! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:22, 27 Ekaina 2006 (UTC)

Link FA txantiloia aldatu

Txantiloia bera ongi egin duzula esango nuke, baina Wikipediari orokorrean class="FA" hori aurkitzerakoan izartxoa erakutsi behar duela adieraztea falta da. Hori da Monobook.js fitxategian egin beharrekoa; orain saiatuko naiz, ea lortzen dudan. Komentatuko dizut! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:34, 27 Ekaina 2006 (UTC)

Azentuak aldatu

Ba nik ere ez dakit azentuak kentzearen erabakia noiz hartu zen, edo noiztik egiten den hau horrela. Lekuen izenen inguruan irakurri izan dut (Espainiako udalerriei dagokienean gutxienez) Euskaltzaindiak erabakitakoa nahi bezala idatzi daitekeela dela, beraz, azentua jartzea aukerakoa dela. Bestalde, erakunde, enpresa, edo dena delakoaren izena atzerriko hizkuntza baten denean azentua kentzearena ez daukat nik ere hain argi; horrelako kasuetako interwikietan fijatu izan naiz, eta guztiok errespetatzen dituzte azentuak guk ezik! Baina erabakia ez dakit noiz hartu zuten, suposatzen dut helburua euskal alfabetoan ez dauden azentu eta karaktere horiek ez erabiltzea izango zela. Gustatuko litzaidake arrazoia jakitea ba! CAFen artikuluan aldaketa egin dut guztia horrela daukagulako... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:52, 28 Ekaina 2006 (UTC)


BIARRITZ aldatu

Euskaltzaindiak onartutako izenak "Biarritz" eta "Miarritze" dira. Euskaldunon artean Biarritz hedatuago dagoenez, izenburua aldatuko nuke. ARALAR. 2006ko ekaina.

Ados ;-) Ez arduratu Donibane Lohizuneren aldaketez, egingo dut-eta.
Bestalde, Biarritz / Miarritze kontu horrek zalantzak sortzen ditu. Baina ez nago konforme. Izen ofiziala Biarritz da, eta euskaraz biak onartzen dira, Biarritz eta Miarritze; frantsesez Biarritz esaten da, eta ondorioz gehiago entzun edo erabili izana, bertan oso gutxik hitz egiten baitute euskaraz. Biarritz Olympique rugby taldearen izena, esate baterako.
Arrasate artikuluari ere lasai asko jar geniezaioke Mondragon izena era berean, biak baitira ofizialak, eta biak dira bai euskaraz eta bai gazteleraz, toponimiak dioenez. Baina jendearen ohitura dela-eta euskaraz Arrasate erabiltzen da eta gazteleraz Mondragon, ofizialki horrela ez den arren. Nire ustez Miarritzerekin antzerako zerbait gertatzen da, eta euskaldunago iruditzen zait Biarritz baino. Biarritz jendartean gehiago erabiltzea bertan duten frantsesaren zapalkuntzagatik dela iruditzen zait, eta komunikabide eta aldizkarietan Miarritze gehiagotan agertzen da. Ikusi Berrian (Google bilaketaren arabera): Miarritze (724 emaitza) eta Biarritz (60 emaitza). Biak ofizialak izan arren, Miarritze euskaldunagoa iruditzen zait, zapalkuntza dela-eta gutxiago erabili arren. Zer deritzozu? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:08, 28 Ekaina 2006 (UTC)


BIARRITZ TXIKI, Euskaltzaindiak lehentasuna ematen dio Biarritzi. Ikus [1]

Ez da gauza bera gertatzen Arrasaterekin [2]

Estatistikak aldatu

Aupa! Arrazoi zenuen bai, uste dut bisitei dagokion horrek ez zuela funtzionatzen, eta estatistiken orrialdeko testua zaharkituta zegoela. Ingelesezkoan oinarrituz moldatu egin dut, eta orain zentzu gehiago du bertan jartzen duenak. Dena dela, bihar hobeto begiratuko dut, ea guztia ongi dagoen. Arazorik ikusiz gero, esaidazu lasai! Ongi izan! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:48, 2 Uztaila 2006 (UTC)

Bot eskaera aldatu

Aupa Josu! Ikusi dut egin berri duzun bot egoera izateko eskaera. Nik honekin ezin dut ezer egin, burokraten kontua baita hori, ez administratzaileena, baina hala eta guztiz ere, lehenik eta behin pywikipedia softwarea zure ordenagailuan instalatu eta probatzea gomendatzen dizut. Bot egoera izan gabe ere probak egin ditzakezu; ezberdintasuna bot-ak egiten dituen aldaketa horiek aldaketa berriak orrialdean bot bezala identifikatzea da, baina bestela berdin berdin aldatu daiteke. Eskaera onartu bitartean probatzea gomendatzen dizut, edozein zalantza izanez gero, galdetu lasai! Ongi izan, –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:34, 16 Uztaila 2006 (UTC)

Rhône ala Rodano? aldatu

Iepa! Ba nik uste dut arrazoi duzula, eta erabaki genuen metodologia horri eutsi nahi badiogu Rodano erabili beharko genukeela. Nigatik ados, aldatu egingo nuke; dena dela, uste dut aldaketak ez direla asko ezta? Horrelako zerbaitentzat agian errazagoa da eskuz egitea, bot-arekin konplikatu egin daiteke pixka bat kontua. Bestalde, beste kontu bat ere komentatu nahi nizun. Oraintxe sortu dut .tf domeinuari dagokion artikulua, eta domeinu hau Frantziako lurraldeetako bati dagokio. Lurralde honi ingelesez French Southern Territories deitzen zaio, eta oker ez banago, zuk Frantziako txantiloi horretan Lurralde austral eta antartikoak deitu duzuna da, ezta? Nik izena entzuten dudan lehen aldia da eta zurea hartu dut, euskaltzaindiak ez baitu ezer esaten, baina zalantza txiki bat bururatu zait; izenak ez luke Frantziako... izan beharko hasieran? Frantziako lurralde austral eta antartikoak edo... ez dakit, zer iruditzen? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:10, 18 Uztaila 2006 (UTC)

Ados ;) Nik ere .tf domeinuaren artikuluan egin dut zuk esandako aldaketa hori. Bot-a eta python kontuen inguruan, edozein zalantza dela-eta galdetu lasai! Hemen eztabaida orrian zuzenean galdetu, edo nahiago baduzu, nire lankide orritik bertatik e-posta mezu bat bidali, eta laguntzen saiatuko naiz. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 21:51, 18 Uztaila 2006 (UTC)

Egunon! Oso lan ona Frantziako departamenduekin egiten ari zarena; animo! jada amaitzear zaude-eta :) Galdera bat egin nahi nizun ordea honen inguruan, Parisen bizita zuk nik baino hobeto jakingo duzu-eta. Paris hiria eta departamendua gauza bera dira? Artikulu berean egoteak harritu nauelako diot. Gauza bitxiak izaten dituzte banaketa administratiboen kontu hauek... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:51, 19 Uztaila 2006 (UTC)

Hego Afrika aldatu

Bai, Euskaltzaindiaren 38. arauari jarraiki egin nuen aldaketa. Agian arrazoi duzu, eta hitz baten idaztearen joera beste erdaretan oinarrituta egon liteke. Dena dela, Hegoafrika (Sudáfrica) baten idazten da eta Hego Amerika (Sudamérica) bitan, hori ere bada bitxia. Ez dakit ba, dena dela nik uste dut Hegoafrika mantendu beharko genukeela, izango zuten horrela erabakitzeko beste arrazoiren bat-edo... zuk aldatzea proposatzen duzu? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:01, 20 Uztaila 2006 (UTC)

Nik, egia esan, arrazoiak aztertu ondoren, Hegoafrika hitz bakarrean mantentzeko arrazoi bakarra Euskaltzaindiaren araua baino ez dut ikusten; arrazoia pisutxua den arren, zentzugabekoa ere iruditzen zait. Nigatik aldaketa egin dezakezu! –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:39, 20 Uztaila 2006 (UTC)

Día de la Hispanidad aldatu

Josu, perdona que no te hable en vasco, pero es que no sé. Te escribo para solicitarte por favor que me digas cómo se dice en euskera "Fiesta Nacional de España" y "Día de la Hispanidad". Es para su artículo en la Wikipedia en castellano. Gracias. Satesclop 13:30, 20 Uztaila 2006 (UTC)

Muchísimas gracias. Sólo quería poner el nombre de la Fiesta Nacional de nuestro país en todos los idiomas cooficiales: Véase esto. Hasta otra. Satesclop 14:21, 20 Uztaila 2006 (UTC)

Milesker aldatu

Pour la traduction, j'espère que c'est correct maintenant, betirako. J'ai produit 99% du texte sur les Basques, et j'espère qu'un jour quelqu'un pourra s'en inspirer pour compléter Euskaldun. Bonne journée.Muturzikin 22 Uztaila 2006

Arrazoi duzu, bai. Azal berriarentzako beharrezkoak diren txantiloiak prestatzen hasiko naiz. Beste Wikipedietarako loturak jartzearena, ordea, ez zait gustatzen, eta horregatik ez nuen nire proposamenean jarri. Uste dut horretarako nahikoa direla interwikiak eta taula hori jartzeak leku asko hartzen du, nire ustez alferrikakoa. Prestatzen hasiko naiz, ondoren ziur aldaketa batzuk egiten joan beharko garela-eta. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:42, 23 Uztaila 2006 (UTC)

No hablo euskera aldatu

Lo siento Josugoni, pero no me he enterado de nada de lo que me has dicho. Satesclop 11:14, 11 Abuztua 2006 (UTC)

Firenze/Florentzia aldatu

Aupa Josu! Firenze artikulua sortu nuenean zalantzak izan nituen hori ote zen jarri beharreko izena. Toponimo ofiziala, italierakoa da, Firenze, eta nik horregatik jarri nuen hori, euskarazko exonomorik existitzen ez delako, nik dakidala. Bestalde, Florentzia izena erabiltzea gaztelerazkoa egokitzea dela iruditzen zait. Dena dela, Berrian begiratu dut, eta Florentzia erabiltzen dute. Florentzia egokiagoa dela deritzozu? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:29, 15 Abuztua 2006 (UTC)

"Josugoni/2006 maiatza-abuztua" erabiltzailearen orrira bueltatu.