GORTEEN OSAERA ETA FUNTZIONAMENDUA

Oztopo handiak izan zituzten diputatuak hautatzeko, okupazio militarrarengatik eta Amerikatik etorritako diputatuak zeudelako. Gizartean bezalaxe, diputatuen artean ere hainbat sentsibilitate zeuden: talde batek ez zion aldaketarik egin nahi sistema politiko absolutistari beste talde batek absolutismo zaharraren eta nazioaren subiranotasunean oinarritutako ereduaren tarteko erregimen baten alde zegoen liberalek ganbera bakar bat proposatzen zuten, hark izango zuen subiranotasun nazionala eta konstituzioa idatziko zuen.

Azken aukera horrek bildu zituen aldeko gehien, diputatu askok ez baitzuten bilkurara joaterik izan, eta haien ordez, Cadizen zeuden beste batzuk bertaratu baitziren. Garai hartan, merkataritza gune nagusia Cadiz zen eta liberalek eragin handia zuten han. Cadizen bildutako gorteen osaera soziala gizarteko egoera konplexuaren erakusgarri zen. Diputatuen artean garai bateko estamentuetako kideak zeuden(nobleak, elizako dignitateak), eta haien artean kleroak garrantzi handia zuen. Bestalde, hirietako erdi-mailako klaseen ordezkariak zeuden,baita estatuko langileenak (militarrak,magistratuak eta funtzionarioak) langile liberalenak eta merkataritza jardueretan aritzen zirenak ere.

Burgesia ez zen izan iraultza liberalean protagonismoa izan zuen gizarte-klase bakarra. Kleroaren eta nobleziaren zati batek iraultza babestu zuten, baina talde horien gehiengoa absolutisten aldekoa zen. Hona hemen horren adibide garbi bat: Salvador Vinyals industrialari katalana iraultzaren alde zegoen; Torenoko konde aristokratak, berriz, liberalismoa babestu zuen. Erreformetako asko elizgizon liberalek iradoki zituzten; Muñoz torrerok, Espigak, Villanuevak eta martinez marinak, besteak beste. Ospe txarreko monarkia erreformatzeko aukeratzat hartu zuten gortea funtzionarioek, eta militarrek garrantzi handia izan zuten ia XIX. mende osoan. Cadiz errefuxiatuz jositako hiri setiatu bat zen, eta bizitza sozial handia zegoen kafetegietan, plazetan, egunkarietan eta ganberan bertan. Sentsazio horrek diputatuak adoretu zituen, eta Espainia atzerapenetik eta eraginkortasun ezetik ateratzeko aukeratzat hartu zuten haien legegintza-lana. Giro horretan, prentsa politikoa eta iritzi publikoa sortu ziren, gorteek 1810eko azaroaren 10ean onartutako inprenta-askatasunerako dekretuari esker. Azkar agertu ziren eztabaidetan bi fakzio edo alderdi handi: absolutista eta liberala. Urte haietan, 300 diputatuk osatzen zituzten gorteak. Haietatik 104 bildu ziren inaugurazio egunean;184, konstituzioa onartu zenean; eta 223 itxieraren unean. Frantsesak kanporatu ostean, 1814ko urtarrilean, ohiko gorte berriak Madrilera eraman zituzten.

GORTEEN LEGEGINTZA-LANA Cadizko gorteen legegintza-lana izugarria izan zen, eta ordura arte indarrean egondako printzipioekin erabat hautsi zuen. Gorteen lehen dekretuak,1810eko irailaren 24koak, ezarri zuen subiranotasuna nazioarena zela, eta gorteek bere gain hartzen zutela haren ordezkaritza. Erregeak subirano izateari utzi zion, eta Espainiako gizartea bihurtu zen subiranotasunaren subjektu;era berean,hark gorteen gain utzi zuen subiranotasuna.Hori dela eta, jaun eta maiestate esaten zioten erregeari. Legearen aurreko berdintasuna aldarrikatu zen; desberdintasun juridikoan oinarritutako estamentuzko gizartea amaiarazi zuen horrek. Espainiarren eta amerikarren berdintasuna ere xedatu zen, kolonietako lehen mugimendu independentistei erantzuteko. Baina berdinen talde horretan ez ziren biztanleria indigena eta arraza beltzekoa sartzen. Erreforma multzo bat proposatu zuen: inprenta-askatasuna, tortura abolitzea eta garai bateko zergak, inkisizioa, jaurgo jurisdikzionala eta lehenengo kontseiluak kentzea. Beste hainbat neurri hartu ziren:kleroaren ondasunak desamortizatzea, probintzia-banaketa berri bat, diputazio probintzialak sortzea, ogasunaren erreforma, eta merkataritza eta industria askatasuna