EulerAldatu

irudiak igutzeko etab copyright eta beste arazo batzuk daude, gainera lehenago wikimmonsen al dagon begiratzen dugu: http://commons.wikimedia.org/wiki/Image:Leonhard_Euler_2.jpg Hemendik hartzen ez dago ezer igotzeko beharra. Ikusi arte.

Hemendik aurrera ondo hartuko ditut argazkiak, hasieran arazoak euki ditut inglesezko wikipediako argazki batzuk jarri nahi nitulako, ta lortzen ez nuenez ba argazkik ordenagailura jaitsi ditut ta gero berriz jarri, baina saltseatu piskat commons-en ta ulertu det ia nola dabilen, eskerrik asko abixatzeagatik!

FitxategiakAldatu

Kaixo, gogorazten dizut irudi zein bestelako fitxategi guztiak Commons-en igo behar direla beste proiektuek ere erabil ditzaten. Mila esker Kabri, (erantzunak hemen)   10:30, 11 Maiatza 2007 (UTC)

Beste elementu kimikoak?Aldatu

Kaixo, Eren. Helio artikuluarekin lan handia ari zara egiten. Kontua da beste elementu kimikoekin alderatuta apur bat desorekatuta geratzen ari dela (luzerari dagokionez esan nahi dut). Agian, helioari arreta gutxiago jarri eta informaziorik gabe dauden beste elementuetan lan egingo bazenu? Gogorik badaukazu, hemen uzten dizut erdi hutsik dauden elementuen zerrenda bat: berilio, boro, karbono, nitrogeno, oxigeno, fluor. Ez hartu exigentzia bat bezala, iradokizuna da, nahi duzuna egin dezakezu.--Assar 07:54, 5 Otsaila 2008 (UTC)

Aurrekaria -> AurrekoaAldatu

Eren, bizantziar inperioko erregeen seriea egiten ari zarela ikusi dut. Horretarako egin duzun txantiloian "aurrekari" idatzi duzu gaztelaniazko "antecesor" esateko. Uste dut egokiagoa dela "aurrekoa" esatea, "aurrekari" hori nire ustez "antecedente" baita. Zer iruditzen zaizu? --Assar 12:10, 14 Otsaila 2008 (UTC)

Toponimoak eta besteAldatu

Egunon Eren. Barkatu lehenago erantzun ez izana. Kanpo toponimiaren kontuan, eman begiratu bat Euskaltzaindiaren ANTZINATEKO HIRIEN EUSKARAZKO IZENAK dokumentuari eta, gaurkoak ikusteko Exonimia. Nik uste, bertan agertzen direla irizpide nagusiak eta hainbat hiri-herri-eskualderen izenak. Bestela, Santo Sepulcro delakoa nik Hilobi Santua ipiniko nuke (Google-en gehien agertzen dena, bide batez), Ehorzketa Santua ez baita tokia, ekintza baizik (Hilobiratze Santuaren baliokidea). Eta Vera Cruz, nik Gurutze Santua ipiniko nuke, baina ez nago hain ziur. Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 10:13, 27 Otsaila 2008 (UTC)

Historia wikiproiektuaAldatu

Kaixo Eren, ikusi dut Antzinaroa gustoko duzula eta Justinianoren inguruan oso artikulu polita garatzen ari zarela. Agian historiako kontuekin jarraitu nahi duzu eta bistadizo bat bota ahalko zenioke Wikiproiektu:Historiari, eta elkarlana bultzatu. Aroz aroko historia ongi garatzeke dago, eta Antzinaroko ikusmolde zabalagoa eskaini ahalko zenuke. Zer iruditu? Lankide:Utergar - Lankide eztabaida:Utergar

Tildeak direla eta ez direlaAldatu

Beno, ez dut uste azken emaitzan eraginik izango duenik. Hurrengo arte.--Assar; (erantzun hemen) 12:55, 5 Azaroa 2008 (UTC)