Junta Administratibo edo Auzo aldatu

Kaixo, ikusi dut Arabako udalerrien inguruko informazioa handitzen zabiltzala, lan ona :) Honen inguruan zalantza bat galdetu nahi nizuke. Legutioko artikulua aztertzen aritu naiz eta bertan ikusi dut "Junta Administratibo" kontzeptua. Zuiako koadrilaren webgunean ere ikusi ahal izan dut termino horrekin izendatzen direla. Nik Aramaiokoak auzo bezala izendatu ditut ordea. Aramaio herria ondo ezagutzen dut eta beti deitu izan diegu auzo. Zer dakizu zuk honen inguruan? --TXiKi 09:50, 4 Maiatza 2006 (UTC)

Aramaio udalerria da, hori bai, baina zuk diozun bezala, "junta administratibo" terminoaren barruan herri eta auzoak sartzen direla uste dut. Aramaioren kasuan, nik dakidala behintzat, herririk ez dago, guztiak dira auzoak. Ibarra bera, udalerriak duen gune nagusia da, udaletxea daukana. Saiatuko naiz honen inguruan zerbait gehiago jakiten, Aramaiori dagokionean behintzat. --TXiKi 12:50, 4 Maiatza 2006 (UTC)

Udalerriak eta herriak aldatu

Beste kontu bat, Arabako udalerri eta herriekin jarraituz. Euskal Herriko udalerriei dagozkien kategoriak gaizki daude sortuta. Adibidez, Kategoria:Arabako herriak kategoria existitzen da, baina Kategoria:Arabako udalerriak beharko luke izan. Eta Euskal Herriko beste 6 probintziekin beste horrenbeste. Ni orain Espainiako probintzientzako kategoriak, artikuluak,... sortzen ari naiz, eta hauek bai Udalerriak bezala izendatu ditut. Euskal Herrikoei dagokienean aldaketa egin beharko dugu. Guzti hau esaten dizut sortu duzun Domaikia artikulua dela-eta. Kategoria:Arabako herriak barruan sartu duzula ikusi dut, eta egia esan ongi egin duzu. Baina aurreko akats hau kontuan izanez, eta aldaketa egin beharko dugula jakinda, ez legoke ongi, ez delako udalerria. Horregatik, Kategoria:Zuia sortu dut, eta bertan bai Zuia udalerria eta bai Domaikia herria sartu ditut. --TXiKi 14:30, 4 Maiatza 2006 (UTC)

Arabako herriak aldatu

KAixo! Ikusi dut Arabako herri batzuk jartzen zaudela. Ni ere goizean lan horretan ibili naiz eta uste dut guztiak bukatzerakoan tuxkun gera daitekeela. Proba nahiko egiten egon naiz eta azkenean uste dut informazio minimoena ondo geratzeko metodo bat aurkitu dudala. Nahi baduzu probatu:

  • Txantiloi bat sortu udalerri horretan dauden herri guztietarako (adibidez: Txantiloi:Lantaron. ikusi).
  • Herri guztietan txantiloia jarri ({{lantaron}})
  • Herriaren izenaren ondoan jarri udalerriaren mapa hau kokatuz.
  • Kategorizatu. Nik herriak Kategoria:Arabako herriak kategoriaren barrean jarri ditut, eta ondo legoke horrela ere egitea jarraitzeagatik.
  • Azkenik jarri beste informazio bat:
    • Ikus, gainera titulua jarri udalerriaren helbiderako (adibidez begiratu Alcedo)
    • Kanpo loturak baldin badago (udalaren webgunerik non herrien informazioa agertzen den, adibidez) jarri ere (Ikusi: Marquinez adibidez).

Nik uste metodo honekin txukuntxo geratzen direla. Egin froga! Aio!—Theklan 16:07, 16 Maiatza 2006 (UTC)

Kaixo, zure galderari erantzunez... txantiloiak modu automatiko batean informazioa sartzeko moduak dira, orrialde guztietan. Egin dezakezuna da Txantiloi:Lantaron orrira joan, bertan dagoena kopiatu (Aldaturi eman eta ondoren kopiatu) eta sortu Txantiloi:Gasteizko herriak izeneko bat, adibidez. Bertan kopiatu Lantaronekoa eta aldatu gauzak (Lantaron jartzen duen lekuan Gasteiz, eta gero herri bakoitzari lotura banan-banan) modu honetan gero {{gasteizko herriak}} jartzerakoan zuzenean aterako da txantiloi hau ;) —Theklan 22:33, 16 Maiatza 2006 (UTC)
Barkatu, ikusi dut ikasi duzula jada egiten! Aurrera!—Theklan 22:33, 16 Maiatza 2006 (UTC)

Txantiloi:Info herri aldatu

Kaixo, txantiloi berri bat sortu duzula ikusi dut, baina aurretik badago funtzio berbera duen beste bat, nik beste egunean sortu nuen. Txantiloi:Euskal udalerri da txantiloi orokorra Euskal Herriko udalerri guztientzako. Txantiloi:Gipuzkoa udalerri, Txantiloi:Araba udalerri,... probintzia bakoitzarentzako. Ez dakit agian helburu ezberdin bat duzun txantiloi berri honekin eta udalerriak beharrean herrientzako egin nahi duzun, baina badaezpada abisatu nahi nizun. Herrientzako bada ez dakit zentzua duen hainbesteko informazioa jartzea. Beno, esango didazu, --TXiKi 20:48, 16 Maiatza 2006 (UTC)

Zuk ezin duzu zuzenean artikulu bat ezabatu. Ezabatzea nahi baduzu {{ezabatu|Hemen ezabatzeko arrazoia zehaztu}} kodea jarri behar duzu artikuluan/txantiloian, eta administratzaile batek ikusitakoan ezabatuko du. Bestalde, herrientzako beste txantiloi bat sortzea ongi legoke, baina txikiagoa izan beharko litzatekeela uste dut, baina nire iritzia baino ez da. --TXiKi 21:05, 16 Maiatza 2006 (UTC)

Txantiloi:Info herri aldatu

Zurekin bat egiten dut, udalerrientzako txantiloia sorturik dagoenez gero, herrientzako txantiloia txikiagoa izan behar du.

Artikuluak ezabatzeko aldatu

Kaixo Arabar, ikusi dut orrialde bat ezabatzea nahi zenuela eta horrela adierazi duzula eztabaida orrian. Horrelakoetarako badaukagu {{ezabatu}} txantiloia. Ezabatu nahi duzun orrialdean kode hori sartu eta errazago antzeman dezakegu Kategoria:Ezabatzeko kategoriara pasatzen direlako. Mila esker eta ongi izan, TXiKi 20:53, 3 Ekaina 2006 (UTC)

Konstelazioen txantiloia aldatu

Kaixo, konstelazioen txantiloia dela-eta, gauza bat komentatu nahi nizuke. Bertako lotura guztiei ... (konstelazioa) itxura jarri diezu. Parentesi arteko azalpen hori argipena behar duten orrietan baino ez dugu erabiltzen, beraz uste dut gehienek ez luketela horren beharrik. Esate baterako, Fornax, konstelazio bat izateaz gain ez da beste ezer, beraz artikuluaren izena ere Fornax izan beharko litzateke, eta ez Fornax (konstelazioa). Konstelazioen artikuluak sortzen hasi aurretik hori aldatzea komeniko litzateke. Mila esker --TXiKi 16:54, 4 Ekaina 2006 (UTC)

Ongi, zuk ikusi. Nik, egia esan, konstelazioen inguruan ez dakit ezer, baina ingelesezko wikipediara jo dut eta bertan Fornaxentzako artikulu bakarra dagoela ikusi dut. Bertan azaltzen dituzte bai konstelazioa, eta baita mitologiari dagokiona ere, atal txiki batean bada ere. Bereiztu behar direla uste baduzu, aurrera, badaezpada abisatzearren zen. Ongi izan --TXiKi 17:06, 4 Ekaina 2006 (UTC)

Nebulosak aldatu

Arrastion Arabar. Ikusi dut beste batzuek ere txantiloiei buruz hitz egiten dizutela. Nik nebulosekin zerikusia duen txantiloi bat eratzea proposatzen dizut. Sortu dut bat oinarrizko datuekin (Txantiloi:Nebulosa). Ziurrenik ni baino adituagoa izango zara astronomiaren arloan eta eskertuko nizuke datu gehiagorekin beteko bazenu. Adibidetzat Aintzira Nebulosa har dezakezu.—Barrie 17:02, 4 Ekaina 2006 (UTC) (hemen erantzun zenezake)

Nahi duzuna... zure esku. Izan ongi Kabri, (erantzunak hemen) 15:02, 27 Uztaila 2006 (UTC)

Txantiloi:Itzuli aldatu

Arrastion Arabar. Alemaniako herri-administrazio-barrutien zerrenda artikulua hasiera batean ezabatze bezala agertu izana {{itzuli}} txantiloiak zuen akats bat dela eta izan da. Dena den, bozketa honetan adostu zen bezala, ez du zentzurik itzuli gabeko artikuluak kopiatzeak (eta ondorioz, txantili hori ez da behar ezertarako). Beraz, eskertuko nizuke poliki-poliki itzultzea itzuli beharrekoa eta ez kopiatzea beste hizkuntza batetik. Baita, Alemaniari buruzko artikulu horretan, bestela baliteke ezabatzea.—Barrie · (erantzunak hemen) 14:52, 11 Abuztua 2006 (UTC)