Olagarro arrunta.

Olagarro arrunta Olagarroen artean dagoen espezie ezagunena da.

Bere izen zientifikoa Octopus vulgaris da. Octopus hitza grezieratik dator eta zortzi hanka esan nahi du. Vulgaris hitza berriz, latinetik dator eta arrunta esan nahi du. Beraz, bere izen zientifikoak zortzi hankako olagarro arrunta esan nahi du.

Deskribapena

aldatu
 

Olagarro arrunta nahiko handia da garroak kontutan hartuta metro bat neur dezake. 9-10kg-ko pisua izaten dute.

Kolore marroixka du baina ingurunearekin kamuflatzeko kolorez aldatzen da. Buru handia du, bertan ditu organoak. Bi begi handi ditu. Burutik zortzi garro ateratzen zaizkio. Buruaren azpian aho bat du.

Bizitokia

aldatu
 

Sakonera txikiko kostaldean bizi da eta ingurune harritsuak atsegin ditu. Harkaitzen zuloetan ezkutatzen da. 15-16ºC inguruko uretan bizi dira, ura berotuz gero sakonago murgiltzen da, gehienez 200 metrotara.

Elikadura

aldatu

Haragijalea da eta gauez ehizaten du. Kruztazeo eta bibalbioak jaten ditu, oskola puskatzeko gai baita. Arrainak era jan ditzeke. Harrapakina paralizatzeko pozoia dauka.

Ugalketa

aldatu

Olagarro arrunta martxotik azarora ugaltzen da. Emeak arrautzak jartzen ditu, 800-1000 inguru eta zaindu egiten ditu. 3 hilabetez zaintzen ditu, denbora hau jan gabe irauten du beraz umeak jaiotzean hil egiten da.

1-2 urte inguru bizi dira.

Gastronomia

aldatu

Euskal kostaldean betidanik arrantzatu izan da olagarroa. Kostaldean olagarroa jaki oso ospetsua da, adibidez olagarroa galiziar eran.

 
Olagarroa galiziar erara.
   Ba al dakizu    
Zumaian olagarro eguna ospatzen da Irailean, herritarrek olagarro sopa egiten dute eta dastatu.